Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Jalgi Hadi Dantzara Amurrion
Honezkero jakingo duzu Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak plazako dantza eta erromeria berreskuratzeko erabakia hartua zuela. Dantza taldeen arloa eta era bateko edo besteko dantza-lehiaketen mundua osasuntsu genituen arren, azken urteotan bazen errealitate triste bat: plazako dantza goitik behera zetorrela eta erromeria giroko dantza horrek oso presentzia eskasa zuela gure plazetako dantzaldi eta jaietan.

Aitzina Pika, Aitzindariak elkartearen ikusgarria
Datorren urriaren 28an aurkeztuko da Mauleko pilotalekuan Zuberoako Aitzindariak elkarteak prestatu duen Aitzina Pika ikuskizuna. Dantzari, musikari eta kantarien artean hamabi taldetako ia 90 lagunek parte hartuko dute emanaldian.

Herrien Arteko X. Folklore Jaialdia Barakaldon
Azaroaren 4 eta 5ean Herrien Arteko X. Folklore Jaialdiaren ospatuko da Barakaldo Antzokian eta Muskizeko Meatzari Antzokian. Aurten, Monzoneko (Huesca) "Nuestra Señora de la Alegría" eta Colungako "Xagardua" (Asturias) taldeek hartuko dute parte.

Dantzaldia 2006 Bilbon
Puntako dantza konpainiak, ikuspegi berriak eta proposamen sendoak bildu dira berriz ere La Fundicion-ek antolatzen duen Dantzaldia programazioan. Retouramont, Linga, Daniel Léveillé , Ballets Jazz de Montreal eta Jose Navás dira Dantzaldiaren zazpigarren edizioan Euskalduna jauregian eta Guggenheim-en ikusi ahal izango diren emanaldiak.

Antzinako folklorea eta gaur egungo ekintzak
Festa berrien inguruko jardunaldiak antolatu ditu Eusko Ikaskuntzako Folklore Sailak datorren 2006ko urriaren 21erako. Zuberoako edo Enkarterrietako jai berriak, San Ferminen inguruko azterketak edo Zarauzko gabonetako festen inguruko gogoetak aurkeztuko dituzte hainbat folklorista eta antropologok. Azpimarratzekoa Josep Martí folklore eta tradizio alorreko adituak eskainiko duela jardunaldietako hitzaldi nagusia.

Maria Rovira eta Sol Picoren klaseak Donostian
Autore Fundazioak antolatutako azken proposamena Donostian burutuko diren bi Koreografia Master Class dira, Maria Rovira (Urriaren 26an) eta Sol Picó (Abenduaren 3an) koreografa handien eskutik. Master Class hauen bitartez dantza munduan erreferente diren bi koreografen estilo pertsonala osatzen duten gako, baliabide eta teknikak ezagutarazteko xedea bilatzen da eta, halaber, lenguaia desberdinen arteko sinergia eratzea erraztu. Hautaketa honekin, bide batez, emakumeek diziplina artistiko honetan jokatu duten eta jokatzen ari diren ezinbesteko papera goraipatu nahi da, guztiz erabakigarria.

Urbeltz AEBtan izango da hitzaldiak eskaintzen
NABO (Ipar Ameriketako Euskaldunen Elkartea) erakundeak gonbidatuta Ameriketako Estatu Batuetako hiru unibertsitatetan hitzaldiak eskainiko ditu Juan Antonio Urbeltzek urriko azken astean. Reno, Bakersfield eta Boisen izango dira hitzaldiak.

San Migeletan dantzan
Iurretako San Migelak bihar hasten direla eta dantzarik ez dela faltako gogorarazi digu Juan Antonio Aromak <dantzan> posta zerrendan. Badu zerbait San Migelek dantzariontzat, izan ere hainbat herritan dantzatzen da santu horren aitzakitan. Iurreta, Markina-Xemein, Cortes edo Iruran dantzak izango dira biharko egunez.

Ablitaseko paloteadoa Mendianikeren eskutik
Asteburu honetan Rosarioko Ama Birjinaren omenez dantzatzen den Ablistaseko paloteadoa egingo du Ablitas herriko Mendianike dantza taldeak. Datorren larunbatean izango da, 2006ko irailaren 30ean, eta aurreko urteetako egitaraua izango du aurtengoak ere.

Mutxiko Eguna Arrangoitzen
Mutxiko eguna ospatuko da datorren urriaren 8an Arrangoitzen. Ohi bezala mutxikoak deneri irekita izango dira goiz eta arratsaldez, eta horrez gain Hartza Iguzki ikusgarria ikusi ahal izango da bertan.
Dokumentuaren akzioak