Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Beskoitzeko inauteria Italian erakutsiko dute

Dokumentuaren akzioak

Beskoitzeko inauteria Italian erakutsiko dute

2007/12/31 09:39
Beskoitzeko inauteria Italian erakutsiko dute

Argazkia: oinakarin.com

Izan ere oso goiz jarriko da martxan Beskoitzeko inauteria. Puska biltzean baserriz baserri eta etxez etxe ibiltzen da Beskoitzeko inauteria, eta horretarako egun asko behar izaten dituzte. Aurten inauteria oso goiz datorrenez datorren asteburuan, urtarrilaren 5ean abiatuko da Beskoitzen inauteria.


Etxeko lana eginda, edo gutxienez aurreratuta dituztenean Italiara joango da Beskoitzeko inauteria. Izan ere Aostako aranean edo Valle d'Aostan Europako inauterien erakustaldi bat ospatuko da eta bertan parte hartuko dute Oinak Arin-eko dantzariek. Lapurdiko inauteria erakusteaz gain Valle d'Aostako inauteri tradizio ederrak ezagutzeko aukera paregabea izango dute. Eta besteak beste Beskoitzeko inauteriaren antzeko osagaiak ere aurkituko dituzte bertan: etxez etxe errondak edo kuestazioak egiten dituzten konpartsak, loraz apaindutako kapelak, dantzak, Kotilungorriek darabiltzen antzeko zaldi-buztanak, hartza, e.a.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.