La Vijanera, inauterien lehen aldarria Kantabriatik

error while rendering plone.documentbyline
La Vijanera, inauterien lehen aldarria Kantabriatik
Beste jai asko bezala, frankismo garaian bertan behera geratu zen La Vijanera inauteria. 1971. urtean, Silio herriko bizilagunak bildu eta eskualdeko inauterien bilketa egin ondoren, berpiztu zuten maskarada.

 

Mozorro eta pertsonaia aldetik inauteri izugarri aberatsa da La Vijanera. Aipatzekoak dira besteak beste trapajones, trapajeros, hartza, la Pepa, dantzari zuria, agure bikotea, e.a. Eta guztien artean entzutetsuena  —kalaxka hotsengatik batez ere—, euskal joaldunaren lehengusua izan litekeena, zamarraco izenekoa.

 

Herrian barrena kalejira zaratatsua egin ondoren tobera moduko bat egiten dute, eta kopla bidez herrian zein nazioartean urteak eman duenaren kronika satirikoa egiten dute. Ez dira falta inauterietan horren ohikoak diren antzerki ritualak: erditzea, hartzaren heriotza, e.a. 

Urtarrilaren 6an, igandean, izango da 2008ko La Vijanera Silión, txango eder bat errege egunerako. Baina inork bertaratzeko asmoa badu, hobe du bezperatik hurbiltzea edo egunean bertan oso goiz ibiltzea, jendetza ikaragarria biltzen baita eta herria oso txikia baita.
> <p>