Aurreratu genuen bezala aurten inauteriak goiz, oso goiz datoz, toka daitekeen data goiztiarrenetako batean. Beste urte batzutan Kantabriako Silió-ko La Vijanera inauteria izan ohi da aratuste aroari ireki izan duena, urtarrilaren lehen igandean ospatzen baita bertan neguko festa hau. Baina aurten, ez dago Kantabriara joan beharrik, izan ere, Beskoitzeko inauteria
adibidez urtarrilaren 5ean abiatuko da.
2008an honako hauek dira inauterietako data nagusiak:
Urtarrilak 31, Ostegun Gizena
Otsailak 1, Ostiral Mehea
Otsailak 2, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera
Otsailak 3, Inaute Igandea edo Zaldunita
Otsailak 4, Astelenita
Otsailak 5, Inaute Asteartea edo Asteartita
2008ko datak oso goiztiarrak direnez inauteri batzuetan data aldaketak egin dituzte. Adibidez, Altsasun inaute asteartea eta Santa Agedako kintoen ospakizunak egun berean egokitu direnez, inauteria astebete atzeratzea erabaki dute. Ondorioz, Altsasuko inauteria garizuman, otsailaren 12an ospatuko da. Donostiako kaldereroak eta Inude eta Artzaiak ere data aldatu beharra izan dute. Kandelaria (otsailak 2) ondoko asteburuan iritsi ohi dira, baina aurten inauterietako asteburua izango denez hori Kaldereroak urtarrilaren 26an iritsiko dira Donostiara, eta Inude eta Artzaiak urtarrilaren 27an kaleratuko dira.
Inauterietako data interesgarri batzuk bildu ditugu hemen. Aurreko urteetako
ohituretan oinarritutako egutegia da hau, eta normalean betetzen da, baina erne, batzuetan gertatzen da tokiren batean aldaketak
egitea, beraz, inauteri horietakoren bat ikustera joateko asmotan
bazara, komeni da bertara deitu eta ospakizunak konfirmatzea!
Urtarrilak 13, igandea
Atharratze - Maskaradak
Urtarrilak 20, igandea
Gotaine - Maskaradak
Urtarrilak 26, larunbata
Donostia - Kaldereroak
Tolosa - Kaldereroak
Lizartza - Puska biltzea baserrietatik
Eibar - Koko-eskea eta koko-dantzak
Urtarrilak 27, igandea
Donostia - Inude eta Artzaiak
Lizartza - Dantzariak herriko kaleetan eta plazan
Irun - Inude eta Artzaiak
Ligi - Maskaradak
Urtarrilak 28, astelehena
Zubietako joaldunak Iturenera
Urtarrilak 29, asteartea
Iturengo joaldunak Zubietara
Urtarrilak 31, Ostegun Gizena
Errenteria - Azeri-dantza
Eskoriatza - Urdelardero eguna
Otsailak 1, Ostiral Mehea
Eibar - Kaldereroak
Donibane Garazi - Santibate
Otsailak 2, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera
Behobia - Puska biltzea
Durango - Surrandiak
Galdakao - Altsasuko Inauteria (Andra Mari Taldea)
Bera - Kaldereroak
Agoitz - Cascabobos eta Mascaritak
Otsailak 3, Inaute Igandea edo Zaldunita
Abaltzisketa Txantxoak
Amezketa - Talaik (baserriak)
Antzuola - Sorgin dantza
Aretxabaleta - Txino Dantza
Mundaka - Atorrak
Markina - Zaragi-dantza
Uztaritze - Errobiko Kaskarotak
Zalduendo - Markitos
Lesaka - Zaku-zaharrak
Azpeitia - Elegante eguna
Gernika - Marrauen soka-dantza
Bera - Inude eta Artzaiak
Altzürükü - Maskaradak
Donibane Garazi - Kabalkada eta Libertimendua
Irun - Puska biltzea Olaberria auzoan
Otsailak 4, Astelenita
Amezketa - Talaik (kaleak)
Lesaka - Fraindarrak arraultze-arraultze eskean
Bera - Zingar-arraultze eskea
Otsailak 5, Inautea Asteartea edo Asteartita
Arizkun - Sagar-dantza
Lekeitio - Estudiantina
Lantz - Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, txatxoak eta ferratzaileak
Unanu - Mamuxarroak
Uztaritze - Zanpanzar
Kanpezu - Toribio
Lesaka - Goitarrak arraultze-arraultze eskean
Agoitz - Cascabobos eta Mascaritak
Goizueta - Zahagi-dantza
Eskoriatza - Kukumarro
Otsailak 10, igandea
Ürrüstoi - Maskaradak
Otsailak 12, Asteartea
Altsasu - Momotxorroak
Zuberoako maskaradek apirilaren 27rarte iraungo dute
OHARRA: Data eta inauteri horiek aurreko urteetako ospakizunetan oinarrituta daude, beraz, edozein inauteri ikusteko asmoa baduzu informatu zaitez eta konfirmatu ospakizunak herri bakoitzean.