Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kalaxka hotsak La Vijaneran, urteko lehen inauterian

Dokumentuaren akzioak

Kalaxka hotsak La Vijaneran, urteko lehen inauterian

dantzan.com
2008/01/07 18:47
Zarramaco, hartz, gorilona, dantzari zuri, zorrocloco, trapajeros eta trapajones-en joan etorri eroak izan dira La Vijaneraren protagonista nagusiak, eta haiekin La Preñá eta medikuaren erditze pantonima gordinak. Errege egunez erregea agertu da Siliora eta aurtengo politonoa, "Por que no te callas!" bota dio Chavezi. Hona urteko lehen inauteriaren bideo bat eta argazki sorta bat.

Kantabriara hurbildu gara inauteri entzutetsu hau bertatik bertara ezagutzera eta gozatu dugu zinez. 600 biztanleko herri txiki eta polita da Silio, eta eguraldi bikaina lagun inauteri aberats eta zaratatsua ezagutzeko aukera izan dugu.

Zarramaco-ek Iturengo joaldunekin duten antzekotasuna ez dago zalantzan jartzerik, baina La Vijanera inauterien inauteri bat iruditu zaigu, hango eta hemengo inauterietan sakabanatuta ageri diren hainbat pertsonaia bata-bestearen segidan ageri baitira bertan. Hartza eta domadorea, zaldikoa, agure bikotea, traperoak, hostoz, goroldioz, artazalez zein artaburuz zein jantzitakoak, azeriadantzariak, haurdunak, petrikilo eroak,... Inauterietako arketipoen bilduma izugarria da La Vijanera.

Interes turistikoko festa izendapena izan arren, kexu ageri dira La Vijanera antolatzen duen elkarteko kideak herriko Udalaren laguntza urria dela salatuz, eta koplak kantatzerakoan oroitzapen goxoak izan zituzten herriko alkatesarentzat.

Hona hemen Silio-ko La Vijanerako irudiekin prestatu dugun bideo labur bat.
 

 

 

Dokumentuaren akzioak

matx
2008/01/08 00:16

Zelako giro ona!!

2008/01/08 12:03

Santurtzin ikusi genituen pertsonai horiek guztiak, urria amaieran, baina bere kontestuan askoz ere ederragoa da Silio-ko ihauteria.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.