Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Dantza eta musika tradizionalerako gune bat: Aiko
Aiko musika eta dantza tradizionalaren mundua ezagutarazi, ulertu, ikertu, irakatsi, sustatu, bultzatu, garatu, herrikoitu, gizarteratu eta gureganatzeko sortua den musika eta dantza maisuen talde bat da.

Panderoaren erritmora dantzan
Bosgarren Herri Musika Jardunaldiak antolatu dituzteko Oiartzungo Herri Musikaren txokoan eta panderoa izango da jardunaldi horien ardatza. Euskal Herriko panderojole ezagunekin batera kanpotik etorritako hizlariak izango dira, eta adibidez Leon inguruetan panderoak dantza eta abestiarekin duen harremanaz arituko da Gabriez González.

Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik
Zuberoako dantzen munduan barrena bidaia ederra eskaini digute pasa den larunbatean Barkoxen burutu diren jardunaldiek. Eusko Ikaskuntzak antolatuta, atzoko, gaurko eta biharko zuberotar dantzarien bilerak dantza barru-barrutik bizi duen gizarte bati usaina hartzeko aukera eman digu manexoi ere bai. Bai usain ederra hartu ere!

Donostia dantzan erromeria
Azaroaren 19an, eguerdiko hamabietan Donostiako Udaletxeko aretoan burutuko den kontzertu berezi batean, Xabier Muñoz Otaegi txistulari ezagunari, Euskal Herriko Txistularien Elkarteko Zilarrezko Domina ezarriko zaio, hainbeste urtez egin dituen lanak eskertu nahirik. Aukera hori dela eta, arratsaldez festak jarraipena izan dezan, Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak Konstituzio Plazan gure dantza tradizionalen inguruko erromeria antolatu du Donostiako Udaleko Txistulari Taldearekin batera.

Kutx ala Pil?
Maritzuli konpainiak "Kutx ala Pil?" ikusgarria eskainiko du datorren azaroaren 12an, igandean, Irisarrin. Miarritzeko Maitaldia jaialdian estreinatu zen Claude Iruretagoienak zuzendutako lana, eta Maritzuli konpainiak dantza tradizionaletik abiatuta sortu duen azken ikusgarria da.

Usansoloko Oinarin dantzari taldearen 10. urteurrena
Aurten Usansoloko Oinarin Dantzari Taldeak bere 10. urteurrena ospatzen du. Asmo honekin, taldeak ekitaldi berezi ugari antolatuko ditu urte honen amaieran eta datorrenaren erdialderarte: bertso saioak, agerraldiak aspaldiko dantzariekin, janari herrikoiak, eta abar. Eta honen adierazpide argia, sasoi honi hasiera emateko, Usansolon antolatuko den Bertso Saioa da.

Lanònima Imperial, 20. urtemugan emanaldia Bilbon
Juan Carlos Garcia bilbotarraren zuzendaritzapean, Lanònima Imperial konpainia katalanak bere hogeigarren urtemuga ospatuko du "A la nit ferida pel raig" (Izpiak zauritutako gauean) ikuskizunaren estreinaldiarekin. Pieza hori Euripides-en Bakanteak tragedia greziarrean oinarrituta dago eta mugimendua, melodia eta irudia fusionatzen ditu. Obra -Arriaga Antzokia-Mercat de les flors-en arteko ekoizpena- Bilboko Arriaga Antzokian estreinatuko da azaroaren 2 eta 3an (20:30ean), eta Bartzelonako Mercat de les Flors-en azaroaren 23tik 26ra (21etan).

Zuberoako dantzak aztergai Barkoxen
Eusko Ikaskuntzak Zuberoako dantzen inguruko jardunaldi interesgarria antolatu du. Barkoxen burutuko da jardunaldi hori datorren azaroaren 11n. Azpimarratzekoa da Jean Michel Guilcherrek 60 eta 70eko hamarkadetan Zuberoan grabatu zituen filmeak aurkeztuko direla bertan.

Festa Berriak jardunaldien kronika
Asteburuan burutu dira Donostiako Miramar jauregian Eusko Ikaskuntzako Folklore sailak antolatu dituen jardunaldiak. "Festa Berriak. Antzinako folklorea eta gaur egungo ekintzak" zuen izenburua jardunaldiak eta besteak beste Josep Martí, foklore ikertzaile katalana entzuteko aukera ederra eskaini digu. Jardunaldi mamitsua gertatu da eta ondoko lerrootan nire kronika pertsonala jaso nahi izan dut.

Gaztediren 55. urteurrenaren azken txanda
Erromeria batekin eta webgune berrituaren aurkezpenarekin borobildu ditu Gaztedi dantza taldeak 55. urteurreneko ospakizunak. Joan den urriaren 21ean ospatu ditu Gaztedik urteurreneko azken ekitaldiak, Santutxun bertan egindako erromeria eta bazkariarekin.
Dokumentuaren akzioak