Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza Donostiako udazkenean

Dokumentuaren akzioak

Dantza Donostiako udazkenean

2007/10/04 08:08
Ballet Biarritzen emanaldiarekinn borobilduko da 2007ko dantza programazioa Donostian. Intxaur-kraskagailua eskainiko du Biarritzeko konpainiak. Tchaïkovski-ren musikan oinarrituta balet klasiko ederra sortu zuen 1892an Marius Petipak, eta balet horren berrikuspen gaurkotu eta bertsio pertsonala borobildu du du Thierry Malandainek. Abenduaren 29an eta 30an izango da Victoria Eugenian Ballet Biarritzen emanaldia. Baina aurretik beste hainbat dantza emanaldi ikusi ahal izango dira Donostian.

Thomas Noone Dance dantza garaikidearen alorrean bide interesgaria burutzen ari den konpainia bat da. Egoitza Katalunian du konpainia honek. Crush eta Crease izeneko piezak aurkeztuko ditu Donostian. Crush biluztasunean dago oinarrituta, espresioa eta errepresioaren arteko oreka bilatzen du sortzaileak. Pertsonen arteko harremanak deskribatzea du helburu baina errepresentatzeari ihes egiten dio. Creas-ek berriz emozioa bilatzen du, irudikatu eta errepresentatu gabeko emozioa. Urriaren 27an Gasteszenan izango da Thomas Noone Dance.

Azaroan Lucia Lakarrak bi emanaldi berezi eskainiko ditu Victoria Eugenian. Zortzi koreografia eskainiko ditu. Lau bikote dantza izan go dira, Cyril Pierre-kin batera egingo dituenak, eta beste bat hirukotean, Antonio Márquez-ekin egingo dutena. Koreografia klasiko, neoklasiko eta garaikideak dantzatuko dituzte. Berlineko Operako bi bikotek lagunduko dituzte emanaldian. Azaroaren 17an eta 18an izango dira Lucia Lakarraren emanaldiak. Bideoan Lucia Lakarra eta Cyril Pierre ikus daitezke La Prisonniere baleteko pas a deux bat dantzatzen.

Abenduaren 2an Basauriko Antzart dantza taldeak Nortasunaren bila ikuskizuna aurkeztuko du Gasteszenan. Mitologiatik abiatuta, Izaroren urtebeteko ibilbidea kontatzen da dantzaren bidez. Ken 7, Su Ta Gar, Kepa Junkera, Gatibu edo Exkixu bezalako taldeen doinuek osatzen dute soinu-banda.

Kresala dantza taldeak Sokadantza izeneko ikuskizuna aurkeztuko du abenduaren 22an Antzoki Zaharrean. Inauteri girotik abiatuta Pirinioetako hainbat folklore bildu dituzte ikuskizun honetarako. Bufoiak, katximorroak eta boboak, zaldikoak, ezpatak, arkuak, makilak eta baleztak.

Dantza Udazkenean Donostian

  • Urriak 16-17 - Momix - Sun Flower Moon - Victoria Eugenia
  • Urriak 27 - Thomas Noone Dance - Crus/Crease - Gasteszena
  • Azaroak 17-18 - Lucia Lacarra - Victoria Eugenia
  • Abenduak 2 - Antzart - Nortasunaren bila - Gasteszena
  • Abenduak 22 - Kresala - Sokadantza - Antzoki Zaharra
  • Abenduak 29-30 - Ballet Biarritz - Intxaur-kraskagailua - Victoria Eugenia

Sarrera salmenta: Generaltickets

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.