Dokumentuaren akzioak
Izar Bide, Paueko euskal dantzarien ikusgarria
dantzan.com
2007/10/03 10:25
Diasporan bizi den herri baten historia jaso nahi izan dute Lagunt eta Maita dantza taldeek Izar Bide dantza eta kanta ikuskizun honetan. Hain zuzen ere, Paueko euskal komunitatearen historia:
"Euskaldun itsas gizon handiek izarreri begira egin zuten bide eta mundu berria aurkitu, gisa berean hala beharrez euskaldunek milaka egin dute bide herbeste eskualdetarat. Suerteak sortzen ditu elgarren ezagutzak, izpirituetan marka uzten eta izarren bidetan dabilizanen gizonen gogoak orratzen".
Pier Pol Berzaitz-ek musikatutako Zeluko izarren bidea poema anonimoaren inguruan hezur-mamitu da ikuskizuna, eta musika tradizional eta garaikideekin osatu du soinu banda Karlos Gimenez-ek. Koreografiak Edu Muruamendiaraz-ek prestatu ditu, Didier Kimmoun arduratu da antolaketa lanetaz, eta Nif Nicolao argi eta soinuaz.
Zenith antzokian (Pau)

Izar Bide
Lagunt eta Maita dantza taldeak
2007ko azaroaren 16anZenith antzokian (Pau)
Dokumentuaren akzioak