Dokumentuaren akzioak
Sorkuntza prozesuak bultzatzeko jaio da Dantzan Bilaka
dantzan.com
2007/10/03 11:41
Dantzan Bilaka 07 aurkezten duen esku-programak aurreratzen ditu ekimenaren ildo nagusiak: "Koreografi Erakusketak pieza amaituak edo mini-produkzioak eszenaratzeko helburua lehenesten bazuen, ekintza berri honen helburua partaideei gogoeta, formakuntza eta komunikazio esparru eta aukera bat eskuratzea da".
Iñaki Gomez, Kultura Sustatzeko Zuzendariaren hitzetan: "Dantzan Bilakaren erakusketaren jardunaldiak dantza garaikidearen inguruan elkartu, gogoeta egin eta gozatzeko aukera izan daitezela espero dugu, dantzan aritzen den jendearentzat eta dantzaren jarraitzaileentzat zein sorkuntza prozesu berrien argi-ilunetara hurbildu nahi duen publikoarentzat oro har".
Sorkuntza eta hedapena
Dantzan Bilaka bi fase nagusitan garatuko da. Lehenengo bilaketa eta sorkuntza bilatu dira. Horretarako eztabaida-jardunaldi batzuetan sortzaileak beren planteamenduak aurkeztu eta rrazoitu dituzte, eta ideia eta iritzi trukerako bidea eman da. Jardunaldi horietan ibilbide zabalagoko profesionalek parte hartu dute eta beren eskarmentutik ekarpenak egin dituzte. Topaketa horiek ekainean, bi asteburutan, burutu ziren.
Bigarren fasean, lantze prozesuan zein amaituta dauden lanak publiko aurrean aurkeztuko dira. Emanaldi horietan ikusleek beren iritzi eta ekarpenak plazaratu ahal izango dituzte eta sortzaile eta hartzaileen arteko komunikazio bideratuko da. Bigarren urrats honi dagokionez, urrian zehar Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan burututako lana, hau da hamaika pieza labur, ezagutzeko aukera izango da.

Dantzan Bilaka 07
Sorkuntza prozesuak: topaketak eta aurkezpenak
Bilbo - La Merced-eko espazioa (Arriaga Antzokia)
Urriaren 13an, 19:30etan
- Olaf Keheler - Iper! Burua galtzen
- Cecilia de Madrazo / Tonatiuh Díaz - Der raum
- Atxarte López de Munáin - Oroimenaren gelak
Donostia - Egiako Kultur Etxea (Gasteszena)
Urriaren 20an, 19:30etan- Beatriz Gázquez - Autorretratos
- Leire Ituarte - Azul en tres actos
- Myriam Pérez - e-j-e-r-c-i-c-i-o-n-ú-m-e-r-o-2
- Laida Azkona - Sobre los coches rojos, el miedo y las cafeteras
Gasteiz - Artium Museoa
Urriaren 27an, 19:30etan- Larraitz Torres - Permament vacation (bertsioa)
- Maider Oiartzabal - Bidean
- Marta Navaridas - The invitation
- Amaia Navascues - Puntu itsua
Dokumentuaren akzioak