Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Folklorea ikus-entzunezkoetan" aztertuko da Bilbon

Dokumentuaren akzioak

"Folklorea ikus-entzunezkoetan" aztertuko da Bilbon

dantzan.com
2007/09/28 08:40
Eusko Ikaskuntzako Folklore Sailak antolatutako jardunaldiak urriaren 20an burutuko dira. Folklore mundua argazki, zine eta bideo kameren objektiboekin islatu duten hainbat ikertzaile eta sortzaile garrantzitsuk parte hartuko dute jardunaldietan. Pío Caro Baroja, Koldo San Sebastián, Maria Ángeles Sánchez edo Santiago Yañiz dira besteak beste jardunaldietan beren aurkezpenak egingo dituztenak.
Eusko Ikaskuntzako Folklore Sailak “Folklorea Ikus-Entzunezkoetan” Jardunaldiak antolatu ditu Bilbon (Gran Via, 45 Edificio Sota) datorren urriaren 20rako. Antolaketa bartzordeak berak azaltzen duenaren arabera "esperientzia luzeari esker, azkeneko berrogei urteetan –gutxienez–, beren errealizazioekin liluratu gaituzten zine zuzendari eta ekoizleen, argazkilarien eta irudi zein Folklore munduekin loturiko beste hainbat ikertzaileren ikuspuntuak azaltzea dute helburu Jardunaldiok".

1970-71 bitartean Julio Caro Baroja eta Pio Caro Barojak egindako Navarra, Las cuatro estaciones dokumentalaren zatitxo bat ikus dezakezue ondoko bideoan.



Folklorea ikus-entzunezkoetan

2007ko urriaren 20an

Bilbon, Gran Vía 45, 1. solairua (Sota eraikina)

Goiza

10:00 Aurkezpena
Jon KORTAZAR. Eusko Ikaskuntzaren Bizkaiko Lehendakariordea
Emilio Xabier DUEÑAS. Eusko Ikaskuntzaren Folklore Saileko Lehendakaria

10:15 Cómo recoger un cuento de las voces populares y devolvérselo hecho película
Manuel GARRIDO PALACIOS

10:45 La producción del audiovisual etnográfico: experiencia y técnicas de trabajo
Eugenio MONESMA

11:25 Crónica d’o 25 de chunio (proyección)
Juan Miguel GUTIÉRREZ

12:05 Atsedenaldia / Descanso

12:20 Recuerdos de un documentalista
Pío CARO BAROJA

12:55 Un país en movimiento
Koldo SAN SEBASTIÁN

Arratsaldea

16.00 Primero, la fiesta; después, la fotografía
Mª Ángeles SÁNCHEZ

16:40 Mirar la fiesta, fotografiar la fiesta: aproximación a la fotografía etnográfica
Santiago YANIZ

17:20 Fotografiando fiestas... como gladiadores en el circo romano
Gonzalo AZUMENDI

18:00 La fotografía al servicio de la tradición
José ALONSO

18:40 Komunikazio askeak

19:00 Ondorioak eta Jardunaldiaren amaiera

Moderatzailea: José Patricio Aldama


Batzorde Antolatzailea

Emilio Xabier DUEÑAS, José Patricio ALDAMA, Mikel LEGORBURU, José Alfonso ANTEQUERA, Juan Mari BELTRÁN eta Xabier ETXABE

Batzorde Zientifikoa

Emilio Xabier DUEÑAS, Karlos SÁNCHEZ EKIZA eta Josu E. LARRINAGA

Antolatzailea

Eusko Ikaskuntzako Folklore Saila

Babeslea

IPAR KUTXA

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.