Dokumentuaren akzioak
Kolonbian dabiltza dantzan Aurtzakako dantzariak
dantzan.com
2007/09/25 10:21
Bihar, asteazkena, irailak 26, Funza hirian emanaldia eskainiko dute, eta arratsaldean Bogotán izango dira, bertako Euskal Etxean.
Hona Joseba Juarez-ek Kolonbiatik bidalitako hitzak:
Herri honetan oso ondo hartu gintuzten. Bertako gatz meategiak ikustera eraman gintuzten (oso polittak eta harrigarriak) eta udaletxearen aldetik gurekiko harrera oso ona izan zen momentu oro. Zipaquirako plazan Ikurrinak badu bere lekua eta Euskadirekiko harremana nabarmena eta nolabiteko sendoa dela ageri zen. Bertan 2005. urtean lehendakaria egon zen eta ordudanik egun hori jende askok du gogoan.
20 lagunek osatzen dute Aurtzakak bira honetarako prestatu duen taldeak.

Aurtzakakoak Zipaquiran
Hona Aurtzaka dantza taldeak Kolonbian egingo duen biran izango duen egitaraua:
- Igandea 23. Zipaquiran emanaldia
- Asteartea 25. GOIZEAN Gobernación de Cundinamarcan (Bogotan) bisita eta emanaldia
- Asteartea 25. ARRATSALDEAN Mosquera - Cundinamarcan emanaldia.
- Asteazkena 26. Funzan emanaldia.
- Osteguna 27. Chia (Cundinamarca) eta Bogotako Euskal Etxean (Gernika plazan) emanaldia.
- Ostirala 28. Zehaztear dagoen beste emanaldi bat.
- Larunbata eta Igandea Guavio eskualdera irteera Guavio, Gama eta Ubala herrietan emanaldiak eskainiz.
20 lagunek osatzen dute Aurtzakak bira honetarako prestatu duen taldeak.
Dokumentuaren akzioak