Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Momix, dantza efektistaren maisuak Euskal Herrian

Dokumentuaren akzioak

Momix, dantza efektistaren maisuak Euskal Herrian

2007/10/04 08:08

Brian Eno-ren musikan oinarrituta sortu du Sun Flower Moon ikuskizuna Moses Pendleton-ek, Momix konpaniaren zuzendariak. Momix konpainia taldearen sorreraren 25. urteurrena ospatzen ari da ikuskizun honekin. Ikuskizun berriari buruz hauxe argitu du Pendleton berak: "Nire bizitzako hiru osagai funtsezko konbinatu nahi izan ditut: eguzkia, lorea eta ilargia. Hiruko horretan eguzkia iturria da, ilargia bere isla, eta lorea Lurraren eta bizitzaren erreferentea".

Grabitateari desafio egiten dioten mugimenduak eta hamar dantzari zuriz jantzita espazioan zintzilik. Berriz ere irudi surrealista eta magikoak sortu ditu Momix-ek, tresnak, argiak, itzalak eta umorea agertuko dira ohi bezala, eta noski gorputz perfektuak ezinezko posturetan.

Bost ikuskizun, bost arrakasta

Momix abian jarri zuenetik bost ikuskizun sortu ditu Moses Pendleton-ek: Passion, Baseball, SuperMomix, Opus Cactus eta The best Of Momix. Horrez gain ekitaldi berezietarako piezak sortu ditu, besteak besete Montreal-eko Joko Olinpikoen inauguraziorako, Parisen Picassori egin zitzaion omenaldirako, eta abar.

Momix konpainiaren aurreko ikuskizun baten, Opus Cactus-en irudi batzuk ikus ditzakezue ondoko bideoan.


Momix, Sun Flower Moon Euskal Herrian

  • Iruñea, Baluarte - Urriak 5 eta 6
  • Gasteiz, Antzoki Zaharra - Urriak 9 eta 10
  • Bilbo, Arriaga Antzokia - Urriak 12 eta 13
  • Donostia, Victoria Egunia - Urriak 16 eta 17

Momix konpainiaren Sun Flower Moon ikuskizunaren irudiekin bideo bat sareratu du Donostia Kulturak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.