Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Mihimena ikusgarria prestatzen ari da Arrola dantza taldea
Baigorriko dantza taldea ikuskizun berri bat prestatzen ari da buru-belarri. Mihimena du izena ikusgarriak eta Baigorren bertan estreinatuko da 2008ko apirilaren 12 eta 13an, Basaizea elkarteak antolatu ohi duen kulturaldiaren baitan.

Itziar Mendizabal elkarrizketatuko dute Forum-en
Datorren martxoaren 5ean, asteazkenean, goizeko 9:00etan, eskainiko dute ETB2ko Forum programan David Barbero eskarmentudun kazetariak Leipzig-eko Baleteko dantzari bakarlariari, Itziar Mendizabali egindako elkarrizketa.

Aukeran-ek 10. urteurrena ospatzeko jaialdia egingo du
Edu Muruamendiaraz-ek zuzendutako Aukeran konpainiak jaialdi berezia antolatu du taldearen 10. urteurrena ospatzeko. Datorren martxoaren 29an izango da, 19:30ean, Victoria Eugenia antzokian.

Berrizko dantzei buruzko DVDa egin du Bizkai elkarteak
Iazko Durangoko Azokatik salgai daukaten arren, Bizkai Euskal Folklor Elkarteak orain aurkeztu du Berrizko Folklorea, Durangaldeko herri horretako dantzari-dantza eta soka-dantzari buruzko DVDa. Urte eta erdiko lanaren emaitza izan da, besteak beste hamaikatxo grabazio egin behar izan dituztelako Bizkaiko kideek, batik bat asteburuak erabiliz horretarako.

Abian da dantza garaikidearen Zirkuitoa
Dantza Garaikidearen Zirkuitoaren IV. edizioa otsailaren 23a eta ekainaren 6a bitartean izango da honako toki hauetan: Gasteiz, Elorrio, Donostia, Leioa, Agurain, Andoain, Gernika, Villabona eta EHUeko Kanpusa.

Nola asmatu tradizioa (zahar)berritzen?
Eduardo Punset zientzialariak idatzitako artikulu bat irakurri berri dut: "¿Cómo se alcanza el éxito?". Kazetariek hain maiteak dituzten titular ausart horrek artikulua irakurtzera bultzatu ninduen, halako atrebentziaren atzean zientzialariak zer nolako diskurtsoa erabiliko ote zuen jakin nahian.

The Place-ra sartzeko audizioak Bilbon
The Place Londresen dagoen dantza garaikideko eskola entzutetsua da. Dantza eskola garrantzitsu horretan sartzeko audizioak egingo dira Bilbon datorren martxoaren 2an. Audizioan hautatua gertatuz gero bertan ikasketak burutzeko beka ziurtatzen dute.

Natalia Bessmertnova, Giselle onena hil da
Natalia Bessmertnova errusiar balet eskolak emandako dantzari onenetakoa, Bolshoiko baletako izarra eta zenbaiten iritziz inoiz izan den Giselle dantzari onena hil da Moskun 66 urterekin. Natalia Bessmertnovaren dantzari dohainak erakusten dituen zenbait bideo bildu ditugu.

Dantza liburuak argitaratzen hasi da Danza Getxo
"Cuadernos de Danza" izenburupean, dantzaren inguruko lanak argitaratzen hasi da Danza Getxo elkartea. Dantzari, koreografo, dantza ikasle eta dantza zaleei zuzendutako lanak dira. Dagoeneko bi liburu daude kalean, dantzarien motibazioa sustatzeko teknikak eskaintzen dituena eta dantzaren kudeaketa aztertzen duena.

Mamuxarro xirri xarro!
Inaute asteartea Unanun. San Donatoren mendiaren oinean dagoen Sakanako herri honetan mamuxarroek hedatzen dute ikara inauterietan. Mamuxarroak ordea urrutira antzematen dira, soinean daramatzaten ezkilek salatzen dituzte. Arriskutsuagoak dira mutuak, bapatean agertu eta astintzen baitzaituzte hurritz makilekin.
Dokumentuaren akzioak