Dancilla Youtubera heldu da
Dancillaren web gunea martxan jarri zutenean ez zen artean Youtube edo mota horretako zerbitzurik esistitzen. Orain, bide horren interesa ikusita Dancilla Youtubera iritsi da eta zientoka bideo interesgarri ari da sareratzen. Euskal dantza batzuk ere badira tartean. Hona adibide batzuk:
Ondarroako aurreskua: Ondarroako Txanpa dantza taldeari grabatua Espainiako telebistak 80. hamarkadan ematen zuen "Gente Jóven" programaren baitan.
Austriako ezpata-dantza: Gure ezpata-dantzetan ere topatzen ahal ditugun elemento ezberdinak azaltzen dira: zintzarria, zintzarrira igotzen den dantzaria, katximorroaren gisako bufoia...
Morris ezpata-dantza: 2004. urtean Inglaterrako Ampleforth herrian hartutako morris ezpata-dantza. Emakumeek dantzatutakoa.
Sueziako kontradantza: Suezioako Transtrand herrian hartutakoa 2002. urtean. Borobilean egiten dute dantza, gizonek urratsak apaintzen dituzten bitartean.
Austriako mendialdeko dantza: esku eta oinekin abilezia jokoak egiten dituzte musikaren erritmoa jarraituz. Hori ezkilekin egindako musikarekin tartekatzen dute.