Dokumentuaren akzioak
Espainiako Dantza Saria Juan Carlos Santamariari
Juan Carlos Santamariak dantza klasikoa babestu eta hedatzeko egin duen lana saritu nahi izan du epai mahaiak. Dantza klasikoan hezitako koreografoa da Juan Carlos Santamaria (Donostia, 1964). 1986 eta 1992 bitartean Espainiako Dantza Konpainia Nazionaleko dantzari izan zen. 1992an Madrileko Dantza Kontserbatorioan sortzaile eta dantza maisu lanetan hasi zen, eta 1998an bere konpainia propioa sortu zuen Santamaria Compañia de Danza.
Javier Baron, Sevillan, Alcala de Guadarian jaiotako da, eta umetatik flamenkoarekiko zaletasuna erakutsi zuen. Pepe Rios-ekin eman zituen lehen urratsan Sevillan, eta Madrilen Luisillo, Rafael de Córdova, Ciro eta Rafael Aguilar-en konpainietan jardun zuen. Espainiako Ballet Nazionalean dantzatu zuen gero.
Epai-mahaiko presidentea Juan Carlos Marset, INAEM-eko zuzendari nagusia izan da, eta honako kide hauek osatu dute: Marta Cureses, Montserrat Colome Pujol, Jose Luis Rivero Plasencia, Marta Carrasco Benitez, Jose Manuel Garrido Guzman, Juan Torres Larumbe, Carmen Werner Vallejo, eta Manuela Carrasco Salazar.
Bideoa: Lorategi sekretuaren hotsak - Santamaria Compañia de Danza
Dokumentuaren akzioak