Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza argazkiak Life aldizkarian

Dokumentuaren akzioak

Dantza argazkiak Life aldizkarian

2008/12/05 00:00
Dantza argazkiak Life aldizkarian

Argazkia: Dmitri Kessel / Life aldizkaria

Googlek  Life aldizkariko argazki artxiboa argitaratu duela irakurri dugu Sustatun. Argazki horien artean badira euskal dantzarekin harremana zuzena dutenak, gainera. Esaterako "Frantziako piriniotan" 1952. urtean hartutakoa. Mendi magalean, trikitixaren doinupean, erromeria giroan dantzan ari dira hainbat gizon-emakume. Aurreko argazkiko trikitilaria bera azaltzen da beste batean ere. Argazki hauekin loturiko beste argazki batzuen artean Etxalarreko (Nafarroa) uso ehiztarien hauek ere agertzen dira. Gure burua kokatzeko balio dezakete.

Dantza tradizionalari buruzko argazki gehiago ere bada, lurralde ezberdinetakoak kasu honetan. Andorran 1947an hartutakoa, esaterako. Bertan Sardana dantzatzen ari dira hainbat lagun.

Edo Provenzan (Frantziako hego-ekialdean) dantzan ari diren lau neskena, 1947koa hau ere. Argazki bitxia izan daiteke batzuentzat, izan ere, atzealdean "galoubet"a eta "tambourin"a jotzen ari den musikaria dugu, gure txistularien parekoa izan daitekeena. Eta lehen planoan, Zuberoako dantzetan egiten direnen antza handia duen urratsa egiten ari dira bi dantzari horiek. Provenzan ere, dantza preklasikoen tradizioa gordetzen jakin dute.

 

Erromeria mendi magalean

 

Erromeria mendi magalean. Argazki zaharra
Argazkia: Dmitri Kessel / Life aldizkaria

 

Trikitilaria

 

Trikitilaria. Argazki zaharra
Argazkia: Dmitri Kessel / Life aldizkaria

 

Sardana Andorran

 

Sardana Andorran. Argazki zaharra
Argazkia: Dmitri Kessel / Life aldizkaria

 

Provenzako dantzak

 

Provenzako dantza. Argazki zaharra
Argazkia: Dmitri Kessel / Life aldizkaria

Dokumentuaren akzioak

Egoitz
2008/12/06 10:26

Oso argazki ederrak dira! Trikitilaria nor den eta argazkia noiz eta non atera den ba al daki inork?

Non eta noiz?
2008/12/06 10:30

Argazkiarekin batera honako testua dago Google-eko artxibo horretan: "A French Basque playing the accordian on the slope of Pyrenee Mountains" eta data bat: 1952. Argazkilaria Dmitri Kessel izan omen zen. Etxalarren uso pasean ari diren ehiztari eta harrapatzaileen sorta oso bat dago eta horien artean ageri dira trikitilariaren argazkiak, beraz, inguru horretakoa izango da.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.