Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herrien Arteko XII. Folklore Jaialdia Barakaldon

Dokumentuaren akzioak

Herrien Arteko XII. Folklore Jaialdia Barakaldon

2008/12/04 10:45

Lehenengo egunean, abenduak 5, ostirala, musika entzunaldia izango da, Barakaldo Antzokian, eta bertan Ruaille-Buaille folk taldea, Ceo do Sil galiziar gaita taldea, Hasi Bertso Eskolako bertsolariak eta Ibarra-Kaldu taldeko musikariak izango dira.

Urtero bezala, Barakaldo inguruko herri batera eramango da jaialdia, eta aurten Portugaletek du txanda: jaialdiaren bigarren egunean, abenduak 6, larunbata, El Carmen Ikastetxean arituko dira Murtziako eta Salamancako taldeak, Portugaleteko Gaurko Gazteak dantza taldea anfitrioi dutela.

Jaialdiaren hirugarren egunean, abenduak 7, igandea, Barakaldo Antzokira itzuliko da jaialdia, berriz, hantxe egingo baita jaialdiko azken dantza emanaldia, 19:00etan: Murtziako "Museo de la Huerta" taldea, "Alba de Tormes" folklore taldea eta jaialdiaren antolatzailea, Barakaldoko Ibarra-Kaldu dantza taldea.

Ibarra-kaldu Herrien 12 jaialdia kartelaHerrien Arteko Folklore Jaialditik dantza talde askotxo pasa dira orain arte, batzuk estatuko erkidegoetatik etorrita, baina besteak Europako hainbat herritatik bide luzeagoa eginda, hala nola, Grupo Folclórico Excelsior (Gijón), Grupo de jotas Cinco Villas (Bardena-Zaragoza), Agrupación folclórica "Virgen de Gracia (Puertollano-Ciudad Real), Grupo de danzas El Castro (Ponferrada-León), Grupo de danzas Carrascal (Alcoy-Alicante), Esbart dansaire D'andorra La Vella (Andorra), Agrupación folclórica Celme (Pontevedra), Grupo de danzas Taveiro (Portugal), Kelc'h Keltieg Rostren (Bretaña), grupo Municipal de Canto y Danzas de Cáceres (Extremadura), Grupo folklorico Terra de Sole (Italia), Grupo Esbart San Martí (Catalunya), Folk Art Group Die Boose (Belgika), Coro y danza Escuderos de Arlanza (Cantabria), Group de Ball Es Penell (Menorca), A.F. Oroval (Tenerife), Grupo de danzadores San Asensio (Logroño), Grupo Municipal de Coros y Danzas de Baza (Granada), Xagardua (Colunga-Asturias), Catalmibre (A Coruña), Nuestra Señora de la Alegría (Monzón-Huesca).

Bestalde, musikaren atalean, gonbidatu berezi hauek ere izan dira jaialdian: Barakaldoko Udalaren Musika Banda, Hala Dzipo Euskal Herriko musika tresnen eskola, Doces Lembranzas Barakaldoko galiziar etxeko dantza eta gaita taldea, Bizkaiko Gaiteroak, Laguntasuna Fanfarrea, Xabier Amuriza eta Jokin Castaños HASI Bertso Eskolakoa, Zugarramurdi txalaparta taldea, Aspaldiko Txistulariak, Elai Alai taldeko gaiteroak, Eusko Lorak musika taldea...

Hona hemen egitaraua, zehatz-mehatz:

Abenduak 5, ostirala: Musika entzunaldia

Barakaldo antzokian, 20:00etan

  • Ruaille-Buaille Folk Taldea

  • Ceo do Sil Gaita Taldea

  • HASI Bertso Eskolako bertsolariak

  • Ibarra-Kaldu

Abenduak 6, larunbata: Dantza emanaldia

Portugaleteko El Carmen Ikastetxean, 19:00etan

  • Grupo de Coros y Danzas Museo de la Huerta (Alcantarilla-Murtzia)

  • Grupo Folklorico de Alba de Tormes (Salamanca)

  • Gaurko Gazteak Dantza Taldea (Portugalete)

Abenduak 7, igandea: dantza emanaldia

Barakaldo Antzokian, 19:30ean

  • Grupo de Coros y Danzas Museo de la Huerta (Alcantarilla-Murtzia)

  • Grupo Folklórico de Alba de Tormes (Salamanca)

  • Ibarra-kaldu dantza taldea (Barakaldo)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.