Dokumentuaren akzioak
Arteleku dantzagune bihurtzen hasi da
Dantzaz elkartetik jakinarazi dutenez "Gipuzkoako Foru Aldundiari esker, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, abenduaren 10etik goiti, Artelekun, dantza areto eta bulego berriak baditugu." Bide batez, Dantzaz elkarteak Donostia Kulturari eskerrak eman nahi dizkio, "2002tik goiti eman daukun laguntzarengatik". Izan ere, Ballet Biarritzen babesean mugaz gaindiko dantza egitasmoa martxan jarri zenetik Egiako kultur etxea izan dute aterpe.
Artelekuren transformazioa hasi da. Egokitzapen lan batzuk burutu dira eta artearen leku izan dena dantzaren leku bihurtzen hasi da. Kulturaren Euskal Planak dantzaren sustapenerako bultzatzen dituen lan lerroei erantzunez Gipuzkoako Foru Aldundiak Arteleku hautatu du dantzaren dinamizazio gune nagusitzat eta bertara bideratu dira datozen hilabeteetan martxan jarri daitezkeen beste zenbait ekimen.
Dokumentuaren akzioak
kaixo! 16 urteko neska bat naiz. uda honetan dantza ikastaro bat egitea gustatuko litzaiguke pare bat lagunoi eta ia zuen taldean posible den jakin nahiko nuke. udako egotetxe baten bila gabiltza eta oraindino ez dugu aurkitu. horrelako zerbait antolatzen baduzue interesauta egongo ginateke eta bestela lekuren bat ezagutzen baldin baduzue idaztea eskertuko nizueke. egun kopurua eta tokia ez du axola. aldez aurretik eskertuz agurtzen zaituztet. Arrate