Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza egitea dantza ikustea baino nahiago omen dugu

Dokumentuaren akzioak

Dantza egitea dantza ikustea baino nahiago omen dugu

2008/12/04 00:00

Kulturaren Euskal Behatokiak egindako azterketaren

datu orokorretatik hasita, kultura jardueretarako interesen rankingean dantza azken aurreko postuan azaltzen da, lirikaren gainetik soilik eta musika, zinema, antzerkia, museoak... bezalako jardueren azpitik. 0-tik 10 bitarteko puntuazio tartean, 3,8ko balorazioa ematen diote elkarrizketatuek dantzari. Herrialdez-herrialde, dantzak Zuberoan pizten du interes gehien (5,8ko puntuazioarekin ranking-aren goialdean) eta Lapurdin gutxien (3,3).

 

Hamarretik bat dantza ikustera joaten da. Hamarretik 1,2k egiten du dantzan.


Kultur ohiturei dagokienez, dantza emanaldietara doan pertsonen bataz bestekoa %9,5ekoa da (%9,3 EAEn, %9,9 Nafarroan eta %10 Ipar Euskal Herrian). Arte eszenikoen inguruko interes eta ohituren inguruko datu zehatzagoak hemen topatu ahal izanen dituzue.

Baina gauza bat da kultura kontsumoa eta bestea parte hartzea. Orain arteko dantzari buruzko datuak xumeak izan badira ere, parte hartzeari begiratzen badiogu hobexeagoak dira datuok. Izan ere, parte hartzearen ranking-ean seigarren postuan azaltzen zaigu dantza, argazkilaritza, margolaritza, musika tresnaren bat jotzea, idazketa eta bestelako arte plastikoen atzetik. Kultur jardueraren batean parte hartu duten lagunetatik %12k, dantzarekin harremana duen ekintzaren batean jardun da.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.