Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Dantza emanaldiak Donostia eta Bilboko 2008ko jaietan
Datorren astetik aurrera hainbat dantza talderen emanaldiak ikusteko aukera izango da Bilbo eta Donostiako Aste Nagusietan. Donostiako Konstituzio Plazako eta Bilboko Plaza Barriko dantza taldeen emanaldiak urteko data garrantzitsua izaten dira hainbat dantza talderentzat. Hona hemen datak:

Kemen dantza taldea Hungariara
Dantza taldeontzat udako hilabeteak lan hilabeteak izan ohi dira eta aurtengoan ere ez da aldaketarik izango. Aspaldiko partez, taldearen 35. urteurren ospakizunak direla eta Euskal Jirarako gurdia prestatze lanetan ari gara, eguna gurekin igaro nahi duen orori anima dadin deia eginez.

Lasarte-Oriako sorgin-dantzaren bideoa
Orain hilabete izan zen San Pedro eta San Pedro egunean dantzatu ohi da sorgin-dantza Lasarten-Orian. 2008ko ekainaren 29an, Orian dantzatutako sorgin-dantza baten bideoa sareratu da Youtuben eta horixe jaso dugu hona.

Dantza emanaldiak Baiona eta Gasteizko 2008ko jaietan
Datorren astetik aurrera hainbat dantza emanaldi izango dira Baiona eta Gasteizko jaietan. Dantza taldeen emanaldiak zein plazan dantza egiteko erromeriak izango dira. Hona hemen datak eta ekitaldiak:

Kolonbia eta Daguestan Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdian
Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak uztailean antolatu ohi duen nazioarteko folklore jaialdian Kolonbia eta Daguestan (Errusia) herrialdeetako taldeak izango dira aurten. Arrigorriaga, Galdakao, Usansolo, Sopelan eta Orozkon izango dira emanaldia, uztaialaren 22an hasi eta 27ra bitartean. Hona parte hartuko duten taldeen informazioa eta egutegia.

Tolosatik Zumarragara eta axeri-dantzatik oilasko-biltzera
Zenbait dantza tradizionalen argazki sorta berriak argitaratu ditugu. Tolosako bordon-dantza San Joan egunean, axeri-dantza Hernaniko sanjuanetan, aurreskua eta oilasko biltzea Zarautzen San Pelaiotan, eta ezpata-dantzan Zumarragan, Antion ospatutako Santa Isabel egunean.

Portugaleteko Nazioarteko 34. Folklore Jaialdia
Portugaleteko Elai-Alai kultur taldeak Nazioarteko 34. Folklore Jaialdia ospatuko du aurten Irlandatik, Beninetik, Komi Errepublikatik, Turkiatik , Bolibiatik, Mexikotik eta Eslovakiatik datozen taldeen parte-hartzearekin. 2008ko Nazioarteko Folklore Jaialdia uztailaren 20tik 25era ospatuko da Portugaleten.

Pirmin Trekuri omenaldia eta DVD aurkezpena
Pasa den igandean, uztailak 13, bi urte bete dira Pirmin Treku hil zela, Zarautzek (eta Euskal Herriak) eman duen dantzari klasiko handienetakoa. Datorren uztailaren 16an, asteazkena, Zarauzko Euskalduna tabernan arratsaldeko 19:00etan hasita, haren heriotzaren bigarren urteurrenarekin batera, omenaldi apal bat egingo diote Zarauzko Udalak eta Kafe Torero kultur elkarteak Pirmin Trekuri.

Gaztedi eta Guijueloko El Torreon taldeak Bilbon
Gaztedi dantza taldeak eta Salamankako Guijuelo herriko El Torreon dantza emanaldia eskainiko dute Bilboko Arriaga plazan, Dantza Plazetan ekimenaren barruan, datorren uztailaren 19an, arratsaldeko 19:00etan.

Munduko folklorea gaztetxoen eskutik Gauargin eta Bidasoaldeko jaialdietan
Uztailaren 17an abiatuko da Gauargi jaialdia, eta 23an emango dio segida Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiak. Bi jaialdi hauetan gaztetxoak dira beren herrietako folklorea nazioartean erakusteko ardura hartzen dutenak.
Dokumentuaren akzioak