Dokumentuaren akzioak
Dantzaren hilabetea Gipuzkoan
1996tik, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak jaiegun hori oroitzeko ekitaldiak antolatu ditu; horrenbestez, aurtengoa izango da jardueren egitaraua antolatzen dugun hamalaugarren aldia, beren lanbidea omentzeko helburua duena.
Hauek dira antolatutako ekitaldiak:
Apirilak 4, Larunbata, 12 etan:
Lasarte-Oriako dantza eskolen erakustaldia."Manuel Lekuona" kultur etxean.
Apirilak 14, Asteartetik - Apirilak 18, Larunbatera:
Aste Santuko Dantza ikastaroak Artelekun: Dantza Klasikoa (Esmeralda Maycas irakaslea), Dantza Garaikidea (Jordi Ros irakaslea) eta Jazz Dantza (Rakel Fernández-Marcote irakaslea)
Apirilak 25, Larunbata, 12 etan:
III. Dantza Kalean, Donostiako Okendo Enparantzan: garaikideko eta jazz-dantza erakusketa kalean.
Apirilak 26, Igandea, 12 etan:
Barra klasikoaren erakustaldia, Urumearen ibaiaren barandan.
- 12 tatik-12,45 etara, "Barra txiki" (6 urtetik 10 urte bitartekoek).
- 12,45 tatik-13,15 etara, "Barra Klasikoa".
Maiatzak 2, Larunbata, 12 etan:
VII. "Dantza Sariak" Donostiako Antzoki Zaharrean. Sarrera gonbidapenarekin.
- Errebelazio Saria: Itziar Mendizabal (Leipzig-eko Balleteko Dantzari Nagusia)
- Ibilbide Artistikoaren Saria: Lucia Lacarra (Munich-eko Operako Balleteko Dantzari Nagusia)
- Dedikazio Saria: Gene Yurre (Dantzari ohia, Iralkaslea eta Kresala Dantza Taldeko Sortzailea) hil osteko titulu gisa.
Maiatzak 3, Igandea, 19,30 etan:
Dantzaren Nazioarteko Egunaren XIII. Gala, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.
- Santamaría Dantza Konpainia, Jesus Pastorren lankidetzarekin.
- Biarritzeko Balleta
- Aukeran
- Kukai
- Dantzaz Konpainia
- Akroindar
- Ion Agirretxe eta Iker Arrue dantzari gipuzkoarrak, azken hau Laura Vilar bikote duela.
- "Mariemma" Madrileko Dantza Kontserbatorio Profesionaleko dantzari taldeak. Flamenkoa.
Dokumentuaren akzioak