Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Arabako dantza solteko eta aurresku txapelketetarako izen ematea

Dokumentuaren akzioak

Arabako dantza solteko eta aurresku txapelketetarako izen ematea

Arabako Dantzarien Biltzarra
2009/03/31 10:50
Zabalik dago jada Arabako XVII. dantza solteko eta aurresku txapelketetarako izena emateko epea. Txapelketa biak Estibalizen izanen dira San Prudenzioren omenezko jaien egitarauaren barnean.

Apirilaren 22ra arteko epea dute interesdunek Arabako XVII. dantza solteko eta aurresku txapelketetan izena emateko. Esan bezala, San Prudentzio jaietan eginen dira txapelketa biak, Estibalizen. Iaz, aurresku txapelketan, arabarren 15 urteko nagusitasunaren ondotik, bizkaitar baten eraman zuen txapela etxera. Beraz aurtengoa ere gori-gori egonen da txapelketa. Dantza solteko txapelketan herrialde guztietako bikoteak saiatuko dira gipuzkoarren nagusitasunari aurre egiten.

Argibide gehiago hemen

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.