Dokumentuaren akzioak
Max sari bana eskuratu dute Damian Muñoz eta Kukai-Tanttakak
Staff ikuskizunean egindako lanarengatik dantzari interprete onenaren saria eskuratu du Damian Muñoz dantzari eta koreografo gasteiztarrak. Ez zegoen Gran Canariako Cuyas antzokian Damian Muñoz eta beraz, ez du zuzenean saria eskuratzerik izan.
Kukai eta Tanttaka konpainien Hnuy Illa ikuskizunak bi Max sari eskuratzeko aukera zuen. Errebelazio Saria eta Euskarazko Autore Onenaren Saria. Euskarazko Autore Onenaren Saria ez du eskuratu, baina bai ordea Errebelazio saria, sari horretarako beste 15 hautagai bazeuden ere. Mireia Gabilondok eta Jon Mayak jaso dute saria.
Dokumentuaren akzioak