Dokumentuaren akzioak
Beethoven-en "Les Creatures" Ballet Biarritzen eskutik
"Zenbait gau pasatu ziren, zenbait goiz, eta, egun batean, gizona dantzari jaio zen. Bakarrik, bere burua ardatz eginik biraka, besoak hutserantz luze; orduan, emakumea hartu zuen lagun. Elkarrekin dantzan egitea hobea zen, baina laster sentitu zuten irudi berriak osatzeko gogoa. Horretarako, beste izaki batzuk gonbidatu zituzten hartarako. Hala, giza enda ugaldu egin zen.
Denbora iragaitean, dantza barrokoa, erromantikoa eta klasikoa sortu zituzten. Harik eta koreografia libreago baten tentaldiak almea magiko baten beloei putz egin zien arte".Horrela aurkeztu du Ballet Biarritzek heldu den larunbata eta igandean Donostiako Victoria Eugenia antzokian plazaratuko duen "Les Creatures" ikuskizuna. Ludwig van Beethovenen musikan oinarrituz (Die Geschöpfe des Prometheus - Prometeoren kreaturak), eta Thierry Malandain-en koreografiarekin, gizakiaren sorrera eta bere garapena azalduko dute lan honetan.
Gai hori aitzakitzat hartuta, dantza barrokoa, klasikoa, erromantikoa eta garaikidearen errepasoa eginen dute "Les Creatures" lan honetan.
Zer: "Les Creatures"
Nork: Ballet Biarritz
Non: Victoria Eugenia antzokia, Donostia
Noiz: Apirilak 4 eta 5 (larunbata eta igandea) arratsaldeko 20:00etan.
Sarrerak: 16-30 €
Dokumentuaren akzioak