Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Euskaldunak eta Dantza 2. dantzaldia

Euskaldunak eta Dantza 2. dantzaldia

Iratxe de Arantzibia 2007/06/06 12:36

2006an sortutako Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) atzerrian dabiltzan euskal dantzariekin duen konpromisoa berretsi nahi izan du eta "Euskaldunak eta Dantza 2. dantzaldia" antolatu du. Bilboko Euskalduna Jauregiaren entzutegiak Igor Yebrak (Bordeleko Operako dantzari izarrak) zuzendutako ikuskizunaren bi emanaldiak hartuko ditu. Ekainaren 11an eta 12an 20:30etan da hitzordua.

Gehiago irakurri

Hondarribia dantzan

Hondarribia dantzan

Eder eta Aitziber - Kemen dantza taldea 2007/06/05 16:16

Hondarribia Dantzan, dantzaren eta orohar folklorearen inguruko festa dugu, bertan hezkuntza ikuspegia zein alde ludikoa barneraturik daudelarik. Kemen dantza taldearen helburu nagusienetako bat bailaran hainbat ekintza kultural sustatzea izanik, Hondarribia Dantzan ere ildo horren barnean kokatzen dugu. Bestalde, zer esanik ez, euskal kultura dantzatuaren zabalketaren alde lan egin ahal izateko bidea ere bada.

Gehiago irakurri

Folklore Erakundeak aztergai Ortzadarren jardunaldietan

Folklore Erakundeak aztergai Ortzadarren jardunaldietan

Iñaki Azketa - Ortzadar 2007/06/04 12:01

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak XXIII. Folklore Jardunaldiak eginen ditu aurten, eta, oraingoan, Folklorearen Erakundeen ikerketari ekingo dio. Horretarako, lanak aurkezteko epea zabaldu da.

Gehiago irakurri

Bideo sorta bikaina sareratzen ari da dantzanet

Bideo sorta bikaina sareratzen ari da dantzanet

dantzan.com 2007/06/01 17:17

Hainbat dantza tradizionalen bideoak sareratzen ari da dantzanet, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren webgunea. Lekeitio, Garai edo Gernikako dantza tradizionalen grabazio zaharrak sarean daude dagoeneko. Dantzarien Biltzarraren apaletan zegoen altxorra guztion eskura jartzeari ekin dio dantzanet-ek.

Gehiago irakurri

BBj3 Hautaketa frogak

BBj3 Hautaketa frogak

Dantzaz Elkartea 2007/05/31 10:23

Dantzaz Elkarteak jakinarazten du datorren igandean, 2007ko ekainaren 3an, Ballet Biarritz junior 3-rako hautaketa-froga antolatzen duela, pre-profesional diren dantzarientzat, Donostiako GASTESZENAn (Egia Kultur Etxea).

Gehiago irakurri

II. Folklore Azoka Portugaleten

II. Folklore Azoka Portugaleten

Gorka Saez - Elai Alai 2007/05/31 10:03

Elai Alai Fundazioak atseginez gonbidatzen zaituzte II. Folklore Azokara. Azoka Portugaleteko alde zaharrean izango da, handizkako merkatuaren plazan, Ekainaren 8tik 10ra bitartean. Azokan 30 erakusketari baino gehiago izango dira jendaurrean euren lana agertzen: musika tresnak, jantziak eta artisautza.

Gehiago irakurri

50 urte dantzan Soraluzen

50 urte dantzan Soraluzen

Benan Oregi 2007/05/28 10:36

Gerra osteko lehen dantzari taldea osatu zeneko 50. urteurrena dala ta, belaunaldi desberdinetako taldeak entsaioetan ari dira datorren ekainaren 9an herrixan dantza saio bat egiteko.

Gehiago irakurri

"Dantzari gazte" antolatu du IEDBek

"Dantzari gazte" antolatu du IEDBek

Iparraldeko EDB 2007/05/24 10:36 1

Dantza taldeetan aurkitzen diren gazteentzat, betiko "dantzari ttiki" ez dela egokitua azpimarratua izan zen. Beraz IEDB-ko ( Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarra) langileek bertze egun bat eskaintzen dautzue: Dantzari gazte.

Gehiago irakurri 1

Gari Beltza, BBj 2-ren lan berria

Gari Beltza, BBj 2-ren lan berria

Dantzaz elkartea 2007/05/15 11:39

Ikusgarri berria aurkeztuko du datorren maiatzaren 19an eta 20an Ballet Biarritz junior 2-ak. Thierry Malandalain-ek sortutako hiru piezak osatzen dute Donostiako Gasteszenan aurkeztuko den Gari Beltza ikusgarriak.

Gehiago irakurri

Korpuz Asma, dantza garaikide ikastaroa Mikel Aristegirekin

Korpuz Asma, dantza garaikide ikastaroa Mikel Aristegirekin

dantzan.com 2007/05/15 10:19

Dantza garaikideko ikastaroa antolatu da datorren maiatzaren 26 eta 27rako Artelekun Mikel Aristegiren eskutik. Besteak beste "Alias", edota Sasha Waltz & Guests konpainietan aritutakoa da Mikel Aristegi.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak