Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Portugaleteko Nazioarteko 34. Folklore Jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Portugaleteko Nazioarteko 34. Folklore Jaialdia

Uztailaren 20tik aurrera Portugalete kolorez beteko da, gure artean izango diren dantzari taldeen kultura ezberdinen aberastasunak beteko dituelarik herriko kaleak.

Aurten jaialdiak zenbait aldaketa izango ditu. Aldaketarik nabarmenena emanaldien kokapenari dagokiena izango da. Orain arte herriko polikiroldegian egin diren saioak kalera ateratzeko erabakia hartu dugu aurtengoan. Horretarako, Roke Deuna enparantza berritua hautatu dugularik.

Emanaldiek ere formatu aldaketa bat izango dute aurtengoan. Jaialdia ahalik eta erakargarrien egiteko asmotan, nolabait luze izan daitezkeen formatuetatik ihes egin nahian, edizio honetan 2 talderen emanaldia egongo da gauero.

Jaialdian izango diren taldeak

Irlanda – Absolutely Legless

 

Irlanda Portu-08

Absolutely Legless, Irlandako dantza tradizionaleko taldea, musikari eta dantzari aditu batzuek sortu zuten 1997an Edinburgon. Talde gartsu honek bere emanaldi bizi eta berritzaileengatik mundu osoan lortu du ospea. Zapateatu gogorreko eta eztiko tradizio irlandarretan inspiratuta, dantza bitxiak egiten dituzte lasai eta alai, betiere beren sustraiei eutsiz. Dantzariek bikain batzen dituzte zapateatu eztiaren grazia eta gogorraren indarra eta erritmo zehatza.

Bandak ezin hobe eratzen ditu Irlandako dantzetako melodia xarmagarriak eta erritmoak. Txirulak eta gitarrak erabiltzen dituzte, baina badakite doinu tradizionalei moldaketak giten ere.

Benin – Les As du Benin

 

Benin Portu-08

Benin Vodoun kultuaren jatorria da. Herrialde hartan liturgia kulturaren hornitzaile izan da, dantzen eta erritmoen iturburu emankor eta oparo. “Les AS du Benin” Arte eta Kulturako Konpainia Stanislas Degbok sortu zuen 1991n. Gazte talde honek beren Benineko kultura-ondarea –kantuena eta dantzena– zaintzea eta ondare horri bere balioa ematea dute nahi eta helburu nagusi. Sortu zenetik da Benineko baletik garrantzitsuenetakoa eta ordezkari onenetakoa; horregatik, beren herrialdearen ordezkari izendatu dute maiz munduko hainbat tokitan jarduteko.

Ikuskizun honetan –HOUETANOU du izena– VODOUN kultuko auzo bat erakutsiko digute, kultura-indarrez gainezkako auzo bat. Materialaren eta materiagabearen arteko gatazka, egunaren eta gauaren arteko gatazka antzeztuko dute.

Komi Errepublika – Assya Kya

 

Komi Portu-08

Beltxargen (zisneen) jaioleku deitzen diote komiek beren herriari. Euren kantuek, dantzek, musika-tresnek eta jantziek komien nazio-sinesmena eta nazio-izaera adierazten dizkigute.
Kantu eta Dantzaren Konpainia Nazionala 1939ko apirilean sortu zen Komi Irratiko Abesbatza oinarri zuela. Konpainia hori izan zen komien kultura isladatzen zuen arte-talde profesional bakarra harik eta 1958an Komien Errepublikako Musika Teatroa ireki zen arte.

Konpainia honek arduraz zaintzen ditu arteko tradizio nazionalen aberastasuna eta kantu zaharrak, musika tresnez jotzeko doinuak eta dantzak biltzen luzaroan jardun zuten konpositoreek eta musikariek utzitako oinordetza.





Turkia - Gehem

 

Turkia Portu-08

“Gehem” ikasle-taldea 1965an sortua dugu. 16 eta 25 urte bitarteko 32 dantzarik eta 6 musikarik osatzen dute. Nazioarteko zenbait musikalditan parte hartu du Kanadan, Txinan, Taiwanen eta Europan. Egoitza Ankaran du, baina herrialde hartako beste lurraldeetako folklorea ere erakusten du. Turkiako lurralde askotako dantzak eta jantziak ditu errepertorioan.

Beren programako dantzen artean erakargarrienetakoa derbitxeen (monje musulmanen) jira-birako dantza da. Musikariek jotzen dituzten tresnak tradizionalak dira: davula, kemençea (biolin txiki bat), darbuka, saza, kanuna eta zurna.

Bolivia – Tradiciones Bolivianas

 

Bolivia Portu-08

Hezkuntza eta Kultura Ministerioak 1999an ofizialdu zuen “FOLKLORE DEL MUNDO” Dantza Eskola eta batera sortu zen, eskolaren etorkizunera begira, Tradiciones Bolivianas. Folkloreko tradizioa zainduz, artean haurtzarotik heztea dugu asmo. Gure ikasleei Teknikari Mailako Ikasketetako ziurtagiria emateko ahalmena baimendua dugu.

Zuzendaria Mario Leyes Méndez irakaslea da, Boliviako CIOFFeko ordezkaria eta Cochabambako Folklore Baletaren sortzailea. Taldearen asmoa da aimaren eta inken arbasoen tradizioei eustea, ahal den neurrian; halaber, kolonia-garaiko kreoloen  tradizio joriak, Espainiako eraginekoak, zaintzea.

Beren programek herrialde hartako lurralde guztietako dantzak eta kantuak dituzte jasota. Errepertorioa berritzen doaz ikerketei esker eta “folklore landua” aurkezten dute, hau da, antzokian agertzeko moldatua, estilizazio teknikorik gabea. Tradiciones Bolivianas taldea Cochabambako ikastetxe eta unibertsitateetako irakasleek eta ikasleek osatzen dute. Astean orduak ematen dituzte prestatzen eta emanaldiak eskaintzen dituzte Eskolarekin batera hiriko antzoki nagusian.

Mexiko – Kutzi, Yurecuaro-ko (Michoacan) Folk-baleta

 

Kutzi Mexiko Portu-08

Gazte argiak benetan, indiarren eta espainiarren odol nahastukoak, euren sustraiez harro dira. Ondo dakite milaka urtetako tradizioaren jarraitzaile direla, baita zein den gizakiaren norabidea eta gizakiak kosmogoniarekiko duen lotura ere, eta, euren herriaren historia maite izanik, dantzan aurkitu dute Mexikori dioten maitasuna agertzeko modua.

Beren izena, “KUTZI”,  Mexikoko Michoacán-eko purepecha etniakoen jainkosa amaren zeharkako aipamena da, betiko ilargiarena, gure eguzki aitaren –“tata” Huriataren– emaztearena. Purepechena da gaur egun talde etnikorik handiena, eta euren tradizio eta ohiturak zaintzen jarraitzen dute.

“KUTZI” musika eta dantza talde jatorra da, era tradizionalekoa eta, halabeharrez, antzezpen-moldekoa. Michoacán eta Mexikoko musika eta dantza tradizionalenak piztu eta berritu nahi dituzte. Oso estilo berezia sortu dute eta dantzari lotuta bizi dira artearekiko maitasun huts-hutsez.

 

Eslovakia - Maj

 

Eslovakia Portu-08

Maj Folk Elkarteak Piestany Institutuan egiten du lan. Taldeko kideak adin eta prestakuntza desberdinetakoak dira, guztiak amateurrak, herri-ohituren zabaltzaile sutsuak. Taldea 1996ko udazkenean sortu zen eta, harrezkero, emanaldi ugari izan du bai Eslovakian bertan bai beste herrialdeetan. Eslovakiako lurraldeetako kantu-dantzek osatzen dute elkarte honen programa.
Maj-en kantari talde bat, musikari talde bat eta dantzari talde bat batuta daude.

Jatorria herrian duten tradizioei begirakoa da euren lana; tradizio horiei artezko moldea ematen saiatzen dira. Zenbait mezenasen eta Piestany Institutuaren laguntza du talde honek.

Elai-Alai dantza taldea - Portugalete

 

Portugaleteko Elai-Alai Galdakaon 2005

Elai Alai 40 urtetik gora dabil lanean, gure folklorea gorde eta zabaltzen, Euskal Herrian bertan zein mundu zabalean. Aurten ere, Portugalete eta Euskal Herriko Nazioarteko 34. Folklore Jaialdiaren anfitrioia da.

Taldearen emanaldi guztietan gure herriko folklorea zabaltzeko helburua betetzen jarraitzeko, oraingoan Gipuzkoako dantzen emanaldi ikusgarria eskainiko du. Dantza hauek lan nabarmena eskatzen dute teknikaren aldetik, eta berebiziko garrantzia izan dute Gipuzkoako herri dantzen artean.

Elai Alaiko kideok biziki nahi dugu folklore egun hauek zuek guztiok gozatzea eta aurtengo jaialdia zuen gustukoa izatea.

 

 

 

34. Jaialdiaren Egitaraua (2008)


Eguna

Ordua

Non

Ekitaldi

20 / 7
12:00
SANTURTZI
MEXICO
20 / 7
21:30
PORTUGALETE Plaza San Roke
BENIN - BOLIVIA - ESLOBAKIA ERREPUBLIKA - EUSKADI - IRLANDA - KOMI ERREPUBLIKA - MEXICO - TURKIA
21 / 7
19:00
Gran Hotel Puente Colgante de PORTUGALETE

21 / 7
21:30
Plaza San Roke PORTUGALETE
BOLIVIA - TURKIA
21 / 7
22:00
GETXO
IRLANDA
22 / 7

ARRASATE
BENIN - KOMI ERREPUBLIKA
22 / 7
19:00
Gran Hotel Puente Colgante de PORTUGALETE

22 / 7
21:30
Plaza San Roke PORTUGALETE
ESLOBAKIA - IRLANDA
22 / 7
22:00
AMOREBIETA
TURKIA
23 / 7

ERANDIO
BOLIVIA - IRLANDA
23 / 7
21:30
Plaza San Roke PORTUGALETE
BENIN - MEXICO
23 / 7
22:00
GETXO
ESLOBAKIA
23 / 7
22:00
BERRIZ
TURKIA
24 / 7

LASARTE
ESLOBAKIA ERRUPLIKA - MEXICO
24 / 7

ELGOIBAR
IRLANDA - TURKIA
24 / 7
21:30
Plaza San Roke PORTUGALETE
EUSKADI - KOMI ERREPUBLIKA
24 / 7
22:00
BERRIZ
BOLIVIA
25 / 7
11:30
Parque La Florida PORTUGALETE
MUNDUKO SUSTRAIAK
25 / 7
21:30
Avenida Carlos VII PORTUGALETE
MUNDUKO DANTZAK
26 / 7

UGAO - MIRABALLES
KOMI ERREPUBLIKA
26 / 7

ISPASTER

26 / 7

GORLIZ
BENIN - BOLIVIA
27 / 7

AZKOITIA
IRLANDA - KOMI ERREPUBLIKA
27 / 7

TURTZIOZ
BOLIVIA
27 / 7
19:00
Terraza del Gran Hotel Puente Colgante de PORTUGALETE

29 / 7

OLAZAGUTIA
BENIN - BOLIVIA
29 / 7
20:00
SONDIKA
IRLANDA - KOMI ERREPUBLIKA
30 / 7

SOPUERTA
TURKIA
30 / 7

BAKIO
KOMI ERREPUBLIKA
30 / 7

MAÑARIA
IRLANDA
30 / 7
20:00
BARAKALDO
BENIN
30 / 7
22:30
ONDARROA
ESLOBAKIA ERREPUBLIKA
31 / 7

GÜEÑES
BOLIVIA
31 / 7

LOIOLA (DONOSTI)
IRLANDA - KOMI ERREPUBLIKA
31 / 7

AZPEITIA
ESLOVAKIA ERREPUBLIKA
31 / 7
20:00
ONDARROA
TURKIA

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.