Dokumentuaren akzioak
Munduko folklorea gaztetxoen eskutik Gauargin eta Bidasoaldeko jaialdietan
Argentina, Nepal, Ipar Ossetia, Irlanda eta Euskal Herriko dantza taldeak arituko dira Ezpeletan eta inguruko herrietan 2008ko Gauargi jaialdian. Uztailaren 17an Kanbon abiatuko da jaialdia, eta 18, 19 eta 20an Ezpeletan izango dira emanaldi nagusiak. Uztailaren 21ean itxiera jaialdia egingo da Kanbon.
Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Jaialdiak hartuko dio testigua Gauargiri. Argentina, Nepal, Ipar Ossetia, Polonia eta Kongoko taldeak arituko dira Bidasoaldean Euskal Herrikoekin batera. Irunen hasiko da jaialdia uztailaren 23an, eta Irun izango du egoitza nagusia, baina horrez gain emanaldiak izango dira Doneztebe, Zarautz, Etxalar, Zumaia eta Beran.
Gauargi - Munduko Haurrak eta Dantzak
Ezpeleta, 2008ko uztailaren 17tik 21era
Uztailak 17, osteguna
11:00 - 12:00 Kanboko kaleetan animazioa.
Uztailak 18, ostirala
21:00 Irekiera jaialdia "Munduan barrena bidaia" herrialde gonbidatu guztiekin.
Uztailak 19, larunbata
11:00 - 12:00 Ezpeletako kaleetan animazioa.
21:00 Jaialdia "nazioen erronda".
Uztailak 20, igandea
11:30 - 12:30 "Hango eta hemengo musika" Ezpeletako kaleetan.
18:00 Kalejira ezpeletako kaleetan herrialde guztiekin.
18:30 Ikuskizuna pilotalekuan.
19:30 "Euskal ostatua" eta dantzaldia "hango eta hemengo" musikariek lagunduta.
Uztailak 21, astelehena
11:00 - 12:00 Kanboko kaleetan animazioa.
21:00 Itxiera jaialdia "12 urte munduaren inguruan".
Informazio gehiago Gauargi jaialdiaren webgunean.
Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia
Irun-en, 2008ko uztailaren 23tik 31era
Uztailak 23, asteazkena
20:30 Harrera Irungo Udaletxean.
21:30 Desfilea Udaletxetik Euskal Jai frontoira
22:00 Festibalaren inaugurazioa Irungo Euskal Jai Frontoian
- Escuela municipal de danzas “General Las Heras”. Santa Cruz . Argentina.
- Everest, Nepaleko Talde Kulturala. Kathmandu. Nepal.
- “Gorzowiacy” dantza taldea. Gorzó. Polonia.
- “Kongoko abeslari eta dantzari txikiak”. Kinshasa. Kongo.
- “Deti gor” (Mendialdeko umeak). Iparraldeko Ossetia-Alania.
Uztailak 24, osteguna
19:00 - Emanaldia Donezteben.
Uztailak 25, ostirala
20:00 - Desfilea Zarazuko kaleetan.
23:00 - Emanaldia Zarauzko "Munoa" plazan.
Uztailak 26, larunbata
10:30 - Dantzen elkartrukea partaide diren taldeen artean Irungo Zabaltza plazan.
19:30 - Desfilea Lesakako kaeetan.
20:00 - Emanaldia Lesakako Plaza Zaharrean.
Uztailak 27, igandea
12:30 - Emanaldia Etxalarreko plazan.
13:00 - Desfilea Zumaiako kaleetan.
19:00 - Emanaldia Zumaiako Eusebio Gurrutxaga Plazan..
Uztailak 28, astelehena
20:00 - Emanaldia Berako Altate Plazan.
Uztailak 29, asteartea
22:00 - Festibalaren klausura Irungo Euskal Jai Frontoian.
Informazio gehiago Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiaren webgunean.Dokumentuaren akzioak