Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Donostia Dantzan erromeria urriaren 18an
Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak erromeria egingo du Donostiako Udaleko Txistulari Taldearekin batera. Dantzak tankera guztietakoak izango dira: Baltsak, kontradantzak, kalejirak, fandangoak, arin arinak, pasodobleak, polkak, jotak.... Polka eta kontradantzetan, Unai Etxebeste eta Garazi Diezen laguntza izango dugu dantzen koreografiak dantzatzeko.

Dantzari-dantzaren hermeneutika aztergai
Pablo A. Martin Bosch "Aritz"-ek dantzaren ikerketaren munduan, dantzari-dantzaren ahalegin interpretatiboarekin egin duen ibilbidea laburtu du. Filosofian doktoregoa eskuratu zuen dantzari-dantzaren hermeneutikan oinarritutako tesiarekin. Normalean testuei aplikatzen zaie hermeneutika eta Aritz-ek dantzari aplikatu zion.

Gene Yurre dantzari eta koreografoa hil da
Kresala dantza taldearekin 40 urtez egindako lanaren berri ematen duen katalogoa argitaratu den astean bertan hil da Gene Yurre (Donostia, 1928-2008). Etorki taldeko dantzaria izan zen eta Ukrainako balet kosakoetan dantzari profesionala izan zen hainbat urtez. 1968an Kresala dantza taldearen lehenengo zuzendaria izan zen eta 1976an EDBren hasierako antolaketa lanetan parte hartu zuen.

Aidez Aire Maulen urriaren 25ean
Aidez Aire, eüskarazko ikusgarri berri bat da, begi keinü bat emaiten düana dantzari, müsikari eta kantoreari. Honek üngürüamen bezala Xiberoa ükenen dü.

Agoizko Dantzari Taldea EITBko urteko egutegia lehiaketan
Agoizko Dantzari Taldeak, EITBko "El calendario del año" lehiaketan parte hartuko du azarotik aurrera emitituko diren saioetan.

Kresala dantza taldearen sormen lanen katalogoa
"Tradizioa sormen iturri" izeneko liburua aurkeztu da gaur Donostian, Koldo Mitxelena kultur gunean. Kresala dantza taldeak 40 urteko ibilbidean sortu dituen lanen katalogoa jaso dute liburuan eta taldeko buru izan den Gene Yurrek egindako lana dagokion tokian jartzea du helburu.

Ohidüra eta sorkuntza Zuberoan
Datorren azaroaren 8an "Ohidüra eta sorkuntza Zuberoan" izeneko jardunaldia burutuko da Barkoxen Eusko Ikaskuntzak antolatuta. Jean Mixel Bedaxagar-ek maskaradak izango ditu mintzagai, Nicole Lougarot Buhameetaz arituko da, Patrick Queheille Zuberoako dantza sorkuntzen inguruan, eta Mixel Etxekopar-ek Etxebarre filma izango du mintzagai. Hona egitarau osoa:

Dantzan Bilaka: 10 koreografia hiru hiriburutan
Dantzan Bilaka jardueraren 2. edizioa azken fasean sartu da. Urte osoan zehar garatu ondoren, Dantzan Bilaka egitasmoa urrian amaituko da, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eszenatokietan 10 koreografia aurkeztuz. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik, Dantzan Bilaka koreografia sorkuntza prozesuetan ikertzen eta publikoarekin beren gogoetak konpartitu nahi dituzten gazteei zuzenduta dago.
Dantza tradizionaleko formazio egitasmo bat abiarazteko deialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Euskal Dantza Tradizionaleko dantzari eta irakasleei zuzendutako formazio egitasmo bat diseinatu eta abiarazteko aholkularitza eta laguntza zerbitzu bat kontratatzeko deialdia ireki du Gipuzkoako Diputazioak. Hona hemen deialdiaren xehetasunak:

Mutxiko Eguna Arrangoitzen
Datorren urriaren 12an ospatuko da Mutxiko Eguna Arrangoitzen. Ohiko egitaraua izango du jaiak, mutxikoak goiz eta arratsaldez, eta bazkaria eta dantza ekitaldia. Betti Betelu gogoan izan ohi dute urtero Arrangoitzen Mutxiko Egunean.
Dokumentuaren akzioak