Dokumentuaren akzioak
Gene Yurre dantzari eta koreografoa hil da
Gerra garaian, umea zela exiliatu eta Paris-en osatu zuen dantzari prestakuntza Gene Yurrek. Etorki eta Gernika euskal dantza taldeetako dantzari izan zen besteak beste. 1968an itzuli zen Euskal Herrira, eta Kresala taldearen bidez folklore antzeztuaren lan hildo jorratu zuen.
1972an aurkeztutako Iruleak eta Maskarada lanak, edota 1983an aurkeztutako Ioiak dira bere ekarpen koreografiko esanguratsuenak. 1981ean Gidaria, Gimnasia, dantza, ritmoa, abesti. Pedagogi metodoa liburua argitaratu zuen Donostian, dantzarien formazio fisikorako metodo bat.
Aste honetan bertan aurkeztu du Kresala dantza taldeak taldearen ekoizpen koreografikoaren katalagoa eta liburu horretan jaso dira Gene Yurre-k Kresalarekin sortutako koreografien inguruko xehetasunak.
Dokumentuaren akzioak