Dokumentuaren akzioak
Kresala dantza taldearen sormen lanen katalogoa
Faustino Aranzabal, Kresala euskal dantza taldearen egungo zuzendariak eta liburuko testuaren egileak hitzegin du liburuaren aurkezpenean. Haren hitzetan dantza tradizionala abiapuntua duten sormen lanen artean, "dantzari eta zuzendari artistiko moduan atzerrian ibilbide luze eta oparoa izan duen Gene Yurre koreografoa da erreferentzia nagusietako bat". Kresalako kideen iritzian "Gene Yurre euskal dantza tradizionalaren esparruko izaera interesgarrienetakoa" da, "Iraganeko mistizismo eta mistifikazioak alde batera utzi, eta egungo zentzu garaikidea eskaini du, beti ere, gure aintzinako dantzak oinarri eta sustrai moduan hartuta."
Kresalaren ibilbidean mugarri izan diren ikuskizunak aipatu ditu Aranzabalek: Iruleak eta Maskarada
1972an, Ioiak 1983an, eta Sokadantzan, Marixe eta Sehaska azken urteotan. Bide horretan, "zintzotasunez eta bideoziorrik gabe lan eginez, euskal kultura herrikoia errespetuz eta erantzunkizunez jorratuz" dihardutela argitu du Kresalako ordezkariak, eta gaur egun ere, beren sormen pentsaeraren oinarria "tradizioa, sormenerako inspirazio iturri bukaezin modura ulertzea" dela.
Argazki eta kolore ederrez osatutako 170 orrialdek liburua da Kresala Dantza Taldeak argitaratu duen "Tradizioa sormen iturri. Folklore antzeztuaren irakurketa bat berrogei urteez" izenekoa.
Dokumentuaren akzioak