Dokumentuaren akzioak
Dantza tradizionaleko formazio egitasmo bat abiarazteko deialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak
1.- Abiapuntua
Instituzioek errekonozitutako eta erregulatutako euskal dantza tradizionaleko formazio programa bat ez egoteak berarekin ekarri du euskal dantza tradizionalaren transmisio katea oso ahula izatea, eta debaluaketa arrisku larrian egotea.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sustapen eta Hedapeneko Zuzendaritza, egoera honen jakitun izanik, eta kontuan harturik dantza tradizionalaren kultur balio berezia, Gipuzkoan gaur egun alor hau lantzen duen sektore zabalarentzat erreferentzi nagusi izateko helburua duen euskal dantza tradizionala lantzen duten dantzari eta irakasleei zuzendutako formazio plan bat gauzatzeko asmoa du.
2.- Kontratazioaren helburua
Kontratu honen helburua euskal dantza tradizionaleko dantzari eta irakasleentzako formazio egitasmo homologagarri bat diseinatu eta inplementatzea da.
Formazio egitasmo hau baliagarria izango da:
a) Dantza taldeetako dantzari, irakasle eta zuzendarientzat.
b) Hezkuntza orokorreko ikastetxeetan aisialdiko jardueretan dantza tradizionala irakasteko.
c) Musika eta Dantza Eskoletan dantza tradizionalak irakasteko.
3.- Garatu beharreko lanak
a) Dantza tradizionalaren sektorea osatzen duten eragileekin harreman sarea sortu eta behar-izanen diagnostikoa egin.
b) Aurrera eraman beharreko formazio programaren oinarri izango den curriculuma diseinatu.
c) 2008-2009 ikasturterako adostutako ikastaro, mintegi eta tailer egitaraua proposatu eta zuzendu.
d) Ikastaroen baliozkotasuna bermatzeko eta dantza tradizionalaren ikasketak agiri ofizialen bidez balioztatzeko Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin harremanak bideratu.
e) Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sustapen eta hedapeneko Zuzendaritzari, aldiko txostenen bidez, egindako lanaren berri ematea.
f) Kurrikuluma eta formazio egitasmo zehatza jasoko duen azken dokumentu bat prestatu eta aurkeztea.
4.- Aurkezten diren dokumentuak, formazio plana barne, euskaraz edo euskaraz eta gazteleraz idatzita egon beharko dute, baita kontratuaren garaian sortutako aldiko dokumentuak ere. Erakundeekiko harremanetan ere euskara lehenetsiko da.
5.- Kontratua burutzeko epea
Kontratua burutzeko epea urte batekoa izango da, adjudikazioa egin ahala.
6.- Kontratuaren aurrekontua
- Kontratua burutzeko aurrekontua 50.000 eurotakoa da, bertan sartzen direlarik egin beharreko lan guztiak hala nola pertsonala, azpiegitura, funtzionamendu gastuak, BEZa eta dagozkion bestelako zerga guztiak.
Aurrekontuzko partida: 1030.310.227.01.00.2008
7.- Aurkeztu beharreko dokumentuak
Lehiaketan parte hartzen dutenek, baldintza administrazio berezien pleguan adierazten diren dokumentuez gain, aurkeztu beharko dituzte:
- Eskaintza ekonomikoa, gastu sail desberdinak zehazten dituena.
- Proposamen tekniko eta metodologikoa. Kontratazioaren helburua osatzen duten lan guztiak jasoko dituen egitasmo bat aurkeztu beharko da, erabiliko den metodologia deskribatuz eta lanen kronogramaz lagundua.
- Proposatutako lan taldearen deskribapena, kurrikulum xehekatuez lagundua eta pertsona bakoitzaren zereginak zein izango diren zehaztuz. Kurrikulumean zerrendatutako lanak eta ikasketak behar bezala ziurtatu beharko dira: titulazio ofizialak konpultsatutako fotokopiaz egiaztatu beharko dira eta argitalpenak berriz ale bat aurkeztuz. Proposatutako lantaldeko pertsona batek gutxienez B mailako gidabaimena ziurtatu beharko du.
8.- Eskaintzen balorazioa
Aurkeztutako proposamenak honela baloratuko dira:
- Proposamen tekniko eta metodologikoa. Aurreikusitako helburuak lortzeko duen ahalmenaren arabera baloratuko da. %50.
- Lan taldearen proposamena. %30. Kontratua burutzeko aurkeztutako pertsonen formazio eta kurrikulumean honako merezimenduak baloratuko dira:
1. 5 puntu, Antropologian edo Pedagogian lizentziatura izateagatik, eta 3 puntu Magisteritzako titulazioagatik. Arlo honetan 10 puntu gehienez.
2. 5 puntu, dantza tradizionalaren ikerketaren alorrean idatzitako eta argitaratutako lanengatik (50 orrialde baino gehiagokoak). Arlo honetan 10 puntu gehienez.
3. 2 puntu, dantza edo musikaren arloetan gradu ertaineko titulazio ofizialak izateagatik. Arlo honetan 4 puntu gehienez.
4. 4 puntu euskarako titulazio ofiziala izateagatik (EGA edo baliokidea) eta 2 puntu frantseserako titulazio ofizialagatik. Arlo honetan 6 puntu gehienez.
Balorazioan gehienez ere 2 pertsonen kurrikulumak hartuko dira kontutan.
Ez dira baloratuko behar bezala ziurtatu gabe dauden merezimenduak.
- Eskaintza ekonomikoa. %20
Dokumentuaren akzioak