Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aidez Aire Maulen urriaren 25ean

Dokumentuaren akzioak

Aidez Aire Maulen urriaren 25ean

2008/10/15 22:47

Aidez Aire, eüskarazko ikusgarri berri bat da, begi keinü bat emaiten düana dantzari, müsikari eta kantoreari. Honek üngürüamen bezala Xiberoa ükenen dü.

Aidez Aire-ren haria, hegazkin ttipi batetarik grabatürik izan den filma bat da. Olorue-tik abiatürik, bidajea Xiberoaren gainti ibilten da. Hegazkina, herri zonbaitetan üküatzeak egiten dütü. Hor, ezagützak egiten dira : jenteak, memento edo egün bateko arizaleak bilakatzen dira. Bertan hartürik, haien pentsamentüak, haien düdak edo mementoan bertan egiten düena kontatzen deiküe. Kamera zerratzearekin batean, giren herrian agitü memento inportante bat, xüxenean agertüko da: edo pastoral baten karieta asmatürik izan den dantza bat, edo kantari bateri eginik izan den begi keinü bat, edo müsika bat... Zonbait aldiz ere, hala nola Aidez Aire ikusgarriaren ürrentzearentako, müsika, kantore eta dantza berriak sortürik izan dira.

Hegazkina arra aidatzen da beste herri bateri bürüz... bere bidajea, Orhi püntan ürrentzeko. Tauladaren gainean, hamabost bat kantari xiberotar(sa) diateke bakarka, binaka... edo taldean, hebenko eta hanko kantore ezagün edo ezezagünak emanen dütüenak. Esküaldeko dozena bat müsisientek, estilo herrikoi edo modernoko beraien azken asmakuntzak entzünaraziko dütüe. Horiek, filmako müsika egin düe.

Azkenik, Xiberoko hogei bat dantzariek, abantxü ahatzerik diren dantza zonbait edo kreazio berri
zonbait tauladan emanen dütüe.

Gaü batentako, püblikoak zelütik bisitatüko dü « bere Xiberoa »...

 

Aidez Aire Ikusgarria, Maulen,  Urriaren 25ean, gaueko 21:00 orenetan.
Sartzea : 15euro (12 urtez petik urririk)
Lekuak salgai:

  • Atharratzen: Turismo bulegoan
  • Barkoxen: Jean Fabien Lechardoy-enean
  • Maulen: Herri Ekoizpen saltegian (Allande Etchart) eta turismo bulegoan
  • Baionan: Elkar mega dendan

 Aidez Aire (pdf)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.