Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kolonbia eta Daguestan Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Kolonbia eta Daguestan Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdian

2008/07/22 10:48

Khasavyiurt Folklore Taldea: Daguestan (Errusia)

   
Khasavyurt taldea 1986. urtean sortu zan, izen bera duen hiriko Kultura Zentroan. Khasavyurt Daguestan-en dago, Errusiako Errepublika Federaleko autonomietariko batean, Kaukasoko iparraldeko mendien eta Kaspio itsasoaren babespean, Asia eta Europaren arteko mugartean. 

Khasavyurt taldea 38 pertsonek osatzen dute, 28 dantzarik eta 8 musikarik. Taldearen ikuskizunak ordubete inguru dirau eta, besteak beste Kaukasoko eskusoinua, zurna, pkhatich, shikapshina eta bestelako musika tresnen soinu berezi eta gozoak entzun eta 12 dantza folkloriko ikusi ahal izango ditugu, zein baino zein ezberdinago. Ikusiko ditugunen artean daude: Avaroseko dantza, Yalli, Djiguitenok (sable-dantza) eta mi montañeza deritzona.  

Ikuskizuneko dantzen oinarria eguneroko bizimodua izanik, taldeko dantzari gazteek ezin hobeto dantzatuko dituzte dantzok, euren mugimendu zoli, xalo eta xumeez. Dantzarako darabiltzaten arropak be ikustekoak dira: Kaukasoko jantzi tradizionalak, bertako edergarri folklorikoak.
Khtasavyurt taldeak mundu osoko jaialdietan parte hartu du (Errusia, Polonia, Txina, Korea, Frantzia...) eta sariak be ugari irabazi ditu han-hor-hemen: Ceul eta Estanbuleko Nazioarteko Dantzen Txapelketako lehenengo saria, esaterako.

Buscaja Folklore Taldea: Kolonbia

 

Folklore bizian 2008 kolonbia

Buscaja taldeak Kolonbiako Ozeano Bareko kostaldeko dantza eta erritmoak landu eta ikertu ditu; eta egunotan horrexek erakutsiko dituzte, baita Cumbia eta Bambuco inguruetako dantzak be. Kolonbiako kostalde horretan, Buenaventura deritzon parajean batez ere, bizi-bizirik daude oraindik, zenbait beltz komunitatetako egunerokoan afrikar jatorrikoak diren hainbat kultura tradizio eta, ohitura guztien artetik, arropa da, seguruenera, bertako folkloreari ondoen eutsi diona, nahiz eta lurraldea pobrea izan eta euren arropak xumeak.

Andrazkoek darabiltzaten arropak koloretsuak eta oihal leunekoak dira eta, gehien-gehienetan, zetazko marinera eta alkondara zuri, beilegi eta arrosak erabilten dituzte. Arropetan urre koloreko hariaz egindako edergarriak eta hariaz ondutako irudiak darabiltzate apaingarri. Gonak, ostera, orkatilerainokoak dira, kolore bizikoak hauek ere, euren azalaren iluna ageriago eginez. Jantzi-modu hauek jota, juga edo polka moduko dantzetarako erabiltzen dituzte eta arinagoak direnetan gona eta marinera labur eta alaiak. Gizonezkoek, ostera, zeta zuriko alkandorak eta dril edo hari zuriko frakak erabilten dabez, inoz pastel kolorekoak. Oinetan, normalean oinutzik dantzatu arren, fique edo oihal lodiren batekin egindako kolore berdintsuko zapatila edo alpargatak.

Buscaja taldeak euren zonaldeko dantzak, arropak eta abestiak berreskuratu eta jakitera eman gura dituzte. Egun 35 taldekide ari dira behargintza horretan.

 

Folklore Bizian 2008 - Egitaraua

 
 
HERRIA EGUNA ORDUA TOKIA
Arrigorriaga uztailak 22 19:00 Polikiroldegian
Galdakao uztailak 23 20:30 Frontoian
Usansolo uztailak 24 20:30 Polikiroldegian
Sopelana uztailak 25 20:30 Udaletxeko Plazan
Orozko uztailak 27 19:00 Frontoian
  • Arrigorriaga: Daguestan, Kolombia, Euskal Herria 
    (Andra Mari Dantza Taldea)
  • Galdakao:Daguestan, Kolombia , Euskal Herria
    (Oinarin Dantza Taldea)
  • Usansolo: Daguestan, Kolombia , Euskal Herria
    (Oinarin Dantza Taldea)
  • Sopelana: Daguestan, Kolombia , Euskal Herria (Andra Mari Dantza Taldea)
  • Orozko: Daguestan, Kolombia , Euskal Herria (Andra Mari Dantza Taldea)

 

Informazio gehiago Andra Mari dantza taldearen webgunean

.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.