Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Boiseko Oinkarik 50 urte

Dokumentuaren akzioak

Boiseko Oinkarik 50 urte

2009/04/03 11:12

1960. urtean Boiseko hogei urteko euskal amerikar gazte talde batek Euskal Herrira bidaia egin zuen bertako zenbait dantza ikasteko asmoz. Oinkari izeneko talde batekin aritu ziren Al Erquiaga, Delphina eta Diana Urresti, Toni Murelaga Achabale, Simon Achabale, Clarine Anchustegui eta Bea Solosabal. Dantza horiek Boisera eraman eta dantza talde bat sortzeko idea bururatu zitzaien. Horrela sortu zen Boiseko Oinkari dantza taldea, "Idaho Statesman" egunkarian urteurrenari buruz karrikaratu duten erreportaian irakurri dugunez.

50 urte pasa dira ordutik eta dantzari asko eta asko taldetik. Hori ospatu beharrekoa dela iritzita, prestaketa lanetan ari dira orain. 2009ko uztailetik 2010eko uztailera luzatuko dira ospakizun horiek. Orain 70 bat urte dituzten aitzindariek dantzan eginen dute eta haiekin batera taldeko kide izan diren lagunak ere - 800 inguru- bildu nahiko lituzkete jaialdi handi batean.

Horretan parte hartu nahiko luketenekin harremanetan jartzeko modua ere martxan jarri dute haien webgunean.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.