Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Miguel Angel Sagasetaren "Danzas de Valcarlos" pdf-an

Dokumentuaren akzioak

Miguel Angel Sagasetaren "Danzas de Valcarlos" pdf-an

2009/04/06 15:29

Igandean, pazko egunez, aterako dira dantzara bolantak Luzaiden. Miguel Angel Sagasetak "Danzas de Valcarlos, Navarra liburuan Luzaideko dantza bilduma eder bat argitaratu zuen: "Luzaiden zazpi urtez, ikusi, entzun eta xerkatu dudanaren laburpen bat baizik ez da lan hau.".

Luzaideko martxak, bolant-iantzak, antrexatak, jauziak, segidak iantza-luziak eta kontra-iantzak biltzen ditu Sagasetaren liburuak, bere doinuen partiturak, jauziak dantzatzek urratsak eta taldea osatzen dutenen deskribapenarekin.

Espainiako Liburutegi Nazionalari esker Miguel Angel Sagasetaren liburuaren kopia digital  bat eskuratu dugu, eta agortutako liburua denez, hemen jarriko dugu denon eskura. 20 Mb-eko pisua duen pdf bat da, beraz, zuzenean ireki beharrean zuen ordenagailura jaistea gomendatzen dizuegu.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.