Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Ertza konpainiaren audizioa - Adi! Data aldaketa!
Asier Zabaletak zuzentzen duen konpainiak 2008-2009an burutu nahi duen proiektu berrirako dantzarien audizio deialdia egin du. Urriaren 25ean burutuko da audizioa eta bertan dantza garaikidean eta inprobisazioan eskarmentu handiko dantzariak bilatuko dira.

Asier Uriagereka ETB2ko Forum saioan
Bihar, osteguna, irailaren 18an, goizeko 9:00etan eskainiko du ETB2ko Forum saioak, David Barbero kazetariak Monte-Carlo-ko Balleteko dantzari nagusi den Asier Uriagerekari egindako elkarrizketa.

Basaurik irailaren 20an eta 21ean ospatuko du 36. Euskal Herriko Dantza Agerketa
Euskal dantzen erakustaldia da Euskal Herriko Dantza Agerketa eta bere ezaugarria da tokian tokiko taldeak, autoktonoak, bakarrik parte hartzen dutela bertan, hau da, beren herri eta eskualdeetako dantza propioak artatzen dituzten taldeak, eta bere herrikideentzat esanahi berezia duten une berezietan eskaintzen dituztenak. Dantza horietako asko bakarrik bere jatorrizko tokian eta egun jakin horietan bakarrik ikus daitezke, nahiz eta zenbaitetan, jatorrizko herrian dantzatzeari utzi diotenean, horiek dantzatzen jarraitzen duten herriak gonbidatu izan diren.

Andra Mari dantzan Galdakaoko jaietan
Asteburuan hasita eta astebetez hainbat dantza emanaldi eta ekitaldi burutuko ditu Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak beren herriko jaietan. Soka-dantzarekin hasi, dantza emanaldiak, jota ikastaroak, erromeria, dantzari txiki eguna eta zuberoako dantzak, ia egunero izango dira dantza ekitaldiak Galdakaon. Hasierako soka-dantza bera interes handikoa da, Bizkaian soka-dantza molde zaharrean nola egiten zen ikusteko aukera eskaintzen baitu. Hona egitaraua:
Dantza Hirian 08, dantzak Eurohiriko kaleak hartuko ditu
Datorren irailaren 16an abiatuko da Dantza Hirian jaialdia, Donostia-Baiona eurohirian. Dantza herritarrengana hurbiltzea du helburu ekimen honek. Donostia (irailaren 19a, ostirala), Irun (irailaren 20a, larunbata), Hendaia (Irailaren 26a, ostirala) eta Baiona (irailaren 27a, larunbata) artean banatuko dira emanaldiak.

"Bihar jaio nintzen" estreinatuko du Ertzak
Irailaren 19an, Dantza Hirian jaialdiaren baitan estreinatuko du Ertza dantza konpainiak bere azken lana: "Bihar jaio nintzen". Asier Zabaletak zuzendutako lana, Dantza Hirian jaialdiak bultzatu duen Aterpean ekimenaren emaitza da. Tradizioa eta modernitatea uztartuz sortutako lana da "Bihar jaio nintzen".

Euskal Herriko Txistularien elkarteari omenaldia
Datorren 2008ko irailaren 28an Gipuzkoako Irun herrian egingo den Euskal Herriko Dantzari Egunean Euskal Herriko Txistulari Elkarteari omenaldi bat eskainiko zaio. Omenaldi hori egiteko arrazoiak honakoak dira:

Hemen da Maitaldia, Biarritz dantzan jartzen duen jaialdia
Hamar egunez, irailaren 12tik 21era, Biarritz dantzaz beteko du Maitaldiak. Kultura, garai eta genero guztietako emanaldiekin osatu da aurten ere Le temps d'aimer - Maitaldiaren egitaraua. Horra:

IDBk zuzendari lanposturako deialdia egin du
Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak (IDB) elkartearen koordinazio eta zuzendaritza lanetan aritzeko lanpostu bat betetzeko deialdia egin du.

Ikerfolk Ameriketako Estatu Batuetan 2008ko udan
2008ko Ekainean eta Uztailean Ikerfolkeko partaide diren Jexux Larrea, Iñaki Arregi eta Ane Albisu AEBetara joan ziren. Jexux, Wyomingo Buffalon eta Iñaki eta Ane Californiako San Franciskon eta Idahoko Boisen izan ziren NABO (Ipar Ameriketako Euskal Erakundea) deritzon erakundeak antolaturiko bi ekimenetan.
Dokumentuaren akzioak