Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaldia jaialdia 2009

Dokumentuaren akzioak

Dantzaldia jaialdia 2009

2009/04/14 11:40

Dantzaldia jaialdiak 10 urte beteko dituen honetan, hainbat berritasun iragarri ditu antolatzaileak, La Fundicion aretoak. Urtaroz aldatzeaz gain, edukien eskaintza zabaldu nahi izan dute sentsibilitate askotarako eta gustu ezberdinetarako jaialdia izan dadin.

Flamenkoa eta Baleta izanen dira aurtengo protagonistak. Alde batetik, Eva Yerbabuenak flamenkoaren mundura hurreratuko gaitu, bere bakar-saiorik onenekin. Bestetik, Lucia Lacarrak baletaren historiako duo famatuak aurkeztuko dizkigu, mundu osoan ezagunak diren konpainietako izarrek dantzatuta. Sra. Polaroiskak, Lorraineko Baletak, Saskia Hölblingek eta Frankfurten lanean ari diren dantzari euskal herritarrek osatuko dute apirilean eta maiatzean zabalduko den programa:

 

Apirilak 19, igandea, 20:00etan

Euskalduna jauregia, A1 aretoa.

Eva Yerbabuena (Sevilla)

 

Maiatzak 3, igandea, 20:00etan

Euskalduna jauregia, A1 aretoa.

Ballet de Lorraine (Frantzia)

 

Maiatzak 8, ostirala, maiatzak 9, larunbata, eta maiatzak 10, igandea

(ordua eta lekua ikusleekin zehaztuko dute).

Sra. Polaroiska (Bilbo)

 

Maiatzak 19, asteartea, 20:00etan.

Euskalduna jauregia.

Lucia Lacarrak aurkeztuta: Baletaren bitxiak

 

Maiatzak 27, asteazkena, 20:00etan

Guggenheim Bilbao museoa.

Saskia Hölbling

 

Maiatzak 31, igandea, 20:00etan

Euskalduna jauregia, A3 aretora

Euskal Herritarrak Frankfurtetik: Jone San Martin + Amancio Gonzalez + Inma Rubio

 

Erlazionatutako elementuak
Dantzaldia jaialdia 2009

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.