Dokumentuaren akzioak
Francisco Berueteri kalea jarri nahi diote Lizarran
Nafarroako "Diario de Noticias" egunkarian irakurri dugu. Lizarrako Na-Baiko ordezkariek proposatu dute udaleko kultura batzordean Francisco Berueteri kale bat eskaintzea, herriaren kulturaren alde egindako lana eskertzeko asmoz. Hainbat etxebizitza berri eraikiko diren inguru batean kokatu nahiko lukete berari eskainitako kalea.
Lizarrako udal dantzari taldeko zuzendari izan zen Francisco Beruete eta baita gaur egun bertan dantzatzen diren zenbait dantzen sortzaile ere: Korrontxo, Desmayo, Balsa, Ballestak... 2000. urtean zendu zen Francisco Beruete.
Dokumentuaren akzioak