Dokumentuaren akzioak
Albisteak

"Argi ilunak" Dantzaz konpainiaren eskutik
Bihar osteguna, hilak 20, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan ARGI ILUNAK/CLARO OSCUROS koreografia aurkeztuko du Dantza Club bere programa berriaren barnean: Dantzaz Konpainiako dantzarien eta talde artistikoaren ekimenekin topatzeko gune bat, Donosita Kulturarekin lankidetzan.

Getxoko Itxas Argiak 50. urteurrena ospatuko du
Getxoko Itxas Argia Kultur Elkartearen 50.urteurrena dela eta elkarte horretako dantza taldeak dantza emanaldia antolatu du. Txikienetatik hasita nagusienetara, dantza taldeko dantzari guztiek hartuko dute parte eta bi talde gonbidatu izangod dituzte: Gasteizeko Algara Dantza Taldea eta Zangotzako Rocamador dantza taldea

Ertzak Madrileko Koreografia Sariketara aurkeztuko du Asier Zabaletaren azken lana
Datorren abenduaren 5ean, ostiralean, 20.00etan Madrileko Fernan Gomez antzokian aurkeztuko du Ertzak Bihar jaio nintzen, bere azken lana.

Hiru dantzari madrildar nagusitu dira Bilbo Hiria III. Lehiaketan
Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) igandean, azaroaren 16an ospatu zuen Dantzari Gazteen Bilbo Hiria III. Leihaketa, Bilboko Arriaga antzokian. Perfecto Uriel, Logroñoko Dantzaren Etxeko zuzendaria, presidente zuen epai-mahaiak erabaki zuen Yasmina Sancayo, Aaron Sanza eta Elena Suarez dantzari madriladerrei ematea aurtengo sariak.

Dantza izango da Nazioarteko Trikitixa Jaialdiaren ardatza
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatzen duen "Nazioarteko Trikitixa Jaialdiak" dantza izango du aurten ardatz nagusia. Zazpigarren ekitaldia ospatuko da aurten, eta Irlanda, Italia eta Galiziako gonbidatuak izango dira Euskal Herrikoekin batera. Azaroaren 21ean Getxon eta 22an Donostian ospatuko da jaialdia.

Hemen da Agoizko dantzarien egutegia
Gaur gauean, 22:00etan, ETB-2n eskainiko da Agoizko dantzariek parte hartu duten "Urteko Egutegia" programa. Egutegiko argazkiak egiteko prozesua ikusiko da telebista emanaldian, baina egutegia bera dagoeneko eginda dago eta hemen ikus daiteke.

Kotxe Gorri, Beldur eta Kafeteren inguruan
Igande honetan, azaroaren 16ean, arratsaldeko 19.30ean, Noaingo Kultur Etxean Belar Gorri elkarteak "Kotxe Gorri, Beldur eta Kafeteren inguruan" emanaldia estreinatuko du.

Igandean jokatuko da Dantzari Gazteen Bilbo Hiria III. Leihaketa
Arriaga antzokian ospatuko da igandean, azaroaren 16an, arratsaldeko 19:30etan, Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) antolatutako Dantzari Gazteen Bilbo Hiria III. Leihaketa.
Dantzan.com-i esleitu zaio Gipuzkoako Diputazioaren dantza formaziorako aholkularitza deialdia
Euskal Dantza Tradizionaleko dantzari eta irakasleei zuzendutako formazio egitasmo bat diseinatu eta abiarazteko aholkularitza eta laguntza zerbitzu bat kontratatzeko deialdia egin du Gipuzkoako Diputazioak. Bi proposamena jaso dira eta lehiaketan puntu gehiago jasota dantzan.com-i esleitu zaio lana.

Solos dantza klub Dantzaz konpainiaren eskutik
Azaroaren 20an eta 27an, Donostiako Victoria Eugeniaren Club aretoan "Solos dantza klub" emanaldia eskainiko du Dantzaz konpainiak. Josu Mujika eta David Debernardi-ren koreografiak biltzen dira emanaldi berezi hauetan.
Dokumentuaren akzioak