Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Alurr Dantza Taldea Herri Urratsen

Dokumentuaren akzioak

Alurr Dantza Taldea Herri Urratsen

Alurr Dantza Taldea Herri Urratsen

Alurr taldeko dantzariak, beste emanaldi batean

Ibarrako (Gipuzkoa) Alurr Dantza Taldearen emanaldia eguerdiko 12:00etan izango da Herri Urratsen, Araba gunean. Guztira, 30 dantzari ariko dira, eta dantza eta koreografia hauek egingo dituzte: Agurra, Uztai, Xuletino, Banako, Iraganen errotik, Kaxarranka, Fandangoa, Arin-arina, Paloteados, Bok spok eta Makil jokoa. Aipatu 30 dantzariak bi taldekoak dira: gazteak eta beteranoak. Saioaren aurretik, orain daukagun mutil taldeak dantzatuko du.
Alurr Dantza Taldearentzat garrantzitsua da Herri Urratsen parte hartzea, gure kultura eta euskara zaintzea garrantzitsua iruditzen zaigulako, gure herriko identitatea mantendu ahal izateko. Hainbeste jende biltzen duen festa honetan dantzatzeko aukera izateak izugarrizko ilusioa egiten digu.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.