Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Espainiako unibertsitateetan dantza ikasteko aukera hurbilago

Dokumentuaren akzioak

Espainiako unibertsitateetan dantza ikasteko aukera hurbilago

2009/04/29 11:49

Unibertsitateen kontseiluaren babesa baino ez da falta, Espainiako unibertsitate batek dantzaren inguruko eskolak eskaini ditzan. Kontseiluaren oniritzia ziurtzat ematen dute Madrilgo unibertsitate europarreko arduradunek. Gisa honetan, dantzaren ikasketetan antzematen zuten hutsunea beteko dute, inguruko beste zenbait herrialderekin parekatuz.

Dantzariak sortzeaz gain, ikasketen helburua dantza maisuak trebatzea da, dantza hezkuntzan edo osasun arloan erabiltzeko gai izan daitezen. Horretarako dantzarekin zerikusia duten eskolez gain, ariketa fisikoaren eta osasunaren inguruko zientzia eskolak, giza eta hezkuntza zientzia eskolak, Artea eta Humanitate eskolak... eskaintzea da helburua. Sorkuntzari  eta arte enpresen kudeaketari buruzko formakuntza ere jasoko dute ikasleek.

Titulazio honek dantzari ospea emateko balioko duelakoan daude Madrilgo unibertsitate europarreko arduradunak.

Balizko ikasleak

Ikasketa hauek balizko hainbat ikasle mota izan ditzakete: batxilergoa eta selektibitatea bukatu eta dantza bizibide izan nahi duten ikasleak, eskola edo akademietan lanean ari eta unibertsitate titulazioa nahi duten maisuak, teknikoki bikainak izan ez eta dantza kontserbatorioan ikasterik izan ez duten ikasleak, Espainian bizitzen kokatu eta haien ikasketak baliozkotu nahi dituzten dantzari atzerritarrak eta enparauak.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.