Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Itziar Mendizabal, Lucia Lakarra eta Gene Yurre Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen VII. Dantza Sarietan

Dokumentuaren akzioak

Itziar Mendizabal, Lucia Lakarra eta Gene Yurre Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen VII. Dantza Sarietan

  • Errebelazio saria: Itziar Mendizabal, (Leipzig-eko Balleteko Dantzari Nagusia).
  • Ibilbide artistikoaren saria: Lucia Lacarra, (Munich-eko Operako Balleteko Dantzari Nagusia). 
  • Dedikazio saria: Gene Yurre (Dantzari ohia, Iralkaslea eta Kresala Dantza Taldeko Sortzailea), hil osteko titulu gisa.

Datuak

 

Ekitaldia: VII. Dantza Sariak

Antolatzailea: Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea.

Sarituak: Itziar Mendizabal (Errebelazio Saria), Lucia Lacarra (Ibilbide Artistikoaren Saria) eta Gene Yurre (Dedikazio Saria, hil osteko titulu gisa).

Noiz: Maiatzaren 2-an, larunbata.

Lekua eta ordua: Donostiako Antzoki Zaharrean, 12.00-ean.

Sarrera: gonbidapenarekin. 

 

Itziar Mendizabal (Hondarribia, 1981), Leipzig-eko Balleteko Dantzari Nagusia.

Itziar Mendizabal portrait 1981an jaio zen Hondarribian, Gipuzkoan, eta bertan hasi zen dantza ikasten Elvira Urbienaren eskolan lau urte zituela.1995ean Victor Ullateren eskolan hasi eta handik hiru urtera Madrilgo Komunitateko Victor Ullate Balletean sartu zen. Ballet honetan bere lehenengo paper garrantzitsuak dantzatzeko aukera izan zuen: William Forsythe-ren “Vertiginous thrill of exactitud”, Maurice Bejart-en “Fire Bird” eta Víctor Ullateren “Jaleos” besteak beste. 21 urte zituela Demi Solista kontratatu zuten Heinz Spoerli-k zuzendutako Zurich-eko Balletean, non paper nagusiak dantzatu zituen Jiri Kilyanen “Petit Mort”, Uwe Scholtz-en “Oktet”, Lin Hwai-min-en “Smoke” eta beste zenbait koreografoen lanetan. 2006tik 2008ra Leipzig-eko Operako Balleteko dantzari bakarlaria izan zen, 2008tik Dantzari Nagusia bihurtu zen, eta rol garrantzitsuak interpretatu ditu: Odette/Odile (Paul Chalmerren Zisneen lakua), Katerina (John Crankoren La fierecilla domada), Uwe Sholtz-en  “Shumman”-en bi bikoteak eta abar. “Ballettanz” aldizkariak 2007/ 2008 denboraldiko Errebelazio Dantzaria izendatu zuen. Eta baita ere 2009’ko “Benois de la Danse” sarirako izendatua izan da.


Lucia Lacarra (Zumaia, 1975), Munich-eko Operako Balleteko Dantzari Nagusia.  

Lucia Lakarra erretratuaMunicheko Operako Balleteko Dantzari Nagusia. Lacarra Mentxu Medelen “Thalia” Estudiotik 1989an atera zen Victor Ullateren Eskolan eta konpainian sartzeko (1989-1994), Gipuzkoako Foru Aldundiko beka baten laguntzarekin. Lau urte geroago,  Roland Petitek zuzendutako Marseillako Balletean (1994-1997) Dantzari Nagusi rola lortu zuen. Ondoren, (1997-2002), Atlantikoa zeharkatu zuen San Franciscoko Balleteko izar nagusia izateko. Gaur egun, Municheko Operako Balletean ari da dantzan. Maila gorenean hainbeste urtez karrera profesionala eginez, dantzako sari nagusi ugari jaso ditu. Horien artean nabarmentzen dira Urteko Artista Onenarentzako “Danza&Danza” saria (1995), Veneziako “Positano” saria (1995), “Isadora Duncan” saria (1999), Monakoko “Nijinsky” saria (2002), Moskuko “Benois de la Danse” saria (2003), “Sabino Arana” saria (2004) eta Estatu Espainiarreko Dantza saria (2005). 

2007an, Zubin Mehtak zuzendu zuen Vienako Urte-berri eguneko Kontzertuan dantzatzera konbidatua izan zen (emanaldi horretara konbidatzen duten Estatuko lehen dantzaria bihurtuaz). 2008an, “Bayerisches Kämmertanzerin” (Bavierako Kamarako Dantzaria) izendatu zuten.
 

Gene Yurre (Donostia, 1928-2008), Dantzaria, Koreografoa, eta Kresala dantza taldearen fundatzailea.  

Gene Yurre erretratoa 350pDonostian jaioa, Normandiara erbesteratua, bertako dantza kontserbatorioan ezagutu zuen dantza Klasikoa, geroago Parisen balletaren ezagutza areagotuko zuen. Dantzari gisa, Théâtre du Châtelet’eko Konpainiarekin izan zuen bere lehen kontratua. Irina Grjebinaren Errusiar Folklorearen Balletean sartu zen, lehen dantzari gisa, lau kontinentetan zehar ibili zelarik. Bakarlari gisa, Les Ygrouchki Ukrainiako  Ballet Kosakoetan parte hartu zuen. 1968. urteko maiatzean, amiaera ematen dio bere dantzari ibilbideari, Euskal Herriara itzuliaz, eta Dantza Irakasle ibilbidea hasi zuen.

Ballet Klasikoko lizentziatua izanik, istituzioetan epaimahaikide eta teknika aholkularia izan da, Gipuzkoako Foru Aldundian, esate baterako. “Pas de Basque” ikerketa burutu zuen, Euskal dantzek Dantza Klasikoari egindako ekarpenei buruz, eta Amsterdango Het Nationale Balletak egin zuen bezala, Euskadiko Ballet Nazionala sortzeko proposamena aurkeztu zuen, egoitza Vctoria Eugenia Antzokian izango zuena. Momentu horretatik aurrera, 1968. urtean sortu zuen Kresala Dantza Taldean buru belarri lanean dihardu. Euskal Herriko tradiziozko dantzen sorkuntza koreografikoaren erreferente , Gene Yurre, jaioterrian zendu zen , iazko Urrian.  

 

Dantza sariak

Your browser may not support display of this image.

2008.- Errebelazio Saria: Iker Murillo (Zuricheko Balleteko Dantzari Bakarlaria),  

    Ibilbide Artistikoaren Saria: Iratxe Beorlegui (Mexico-ko Compañía Nacional de Danza’ko Lehen Bakarlaria) 

    Dedikazio Saria: Hilde Koch (Dantzari ohia, errepikatzaile, eta irakaslea).

Your browser may not support display of this image.

2007.- Errebelazio Saria: Jorge Nozal

            (Nederlands Dans Theater’eko Dantzaria) 

    Ibilbide Artistikoaren Saria: Iratxe Ansa (Nederlands Dans Theater’eko Dantzaria). 

    Dedikazio Saria: Peter Brown eta Ageda Sarasua (Donostiako Konserbatorioko irakasleak).
     

Your browser may not support display of this image.

2006.- Errebelazio Saria: Alicia Amatriain

            (Stuttgart  Balleteko Dantzari Nagusia). 

    Ibilbide Artistikoaren Saria: Jone San Martín (Frankfurteko The Forsythe Company’ko Dantzaria). 

    Dedikazio Saria: José Lainez eta Concha Martínez (“Anexa” Dantza Garaikideko Konpainiaren sortzaileak).

Your browser may not support display of this image.

2005.- Ibilbide Artistikoaren Saria: Urtzi Aranburu

            (Nederlands Dans Theater’eko Dantzaria)

                                                                      

2004.- Dantza Saria: Gipuzkoako Foru Aldundia 

       Dantza Saria: Miguel Orbelzu

            (Elkarteko Lehen Lehendakaria). 

2003.- Dantza Saria: Donostiako Udala, Tolosako Udala,       

           Irungo Udala, Lasarte-Oriako Udala. 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.