Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Euskal dantzak 1922an, folklorista britainiar baten begietan
1922an Janet Heatley Blunt folklorista Euskal Herrian izan zen, bertako dantzak ikusi eta horien inguruko informazioa biltzen. Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Gipuzkoan izan zen, eta hainbat dantza dokumentatu zituen argazki, testu eta partitura bidez. Bildutako material interesgarri hori eskura dugu orain English Folk Dance and Song Society elkartearen ekimen bati esker.
Munduko Dantzen ikastarotxoa uztailean Loiolako Kultur Etxean
Donostia Kulturako Uda Ikastaroen barnean antolatuta, Europako dantza zirkularrak eta plaza dantza herrikoiak erakutsiko dira. Kultur etxeetan eman behar da izena ekaineren 20a baino lehen.

Uztailak 11: Europako plaza dantza herrikoien jaia Errenterian
Errenteriako Munduko Dantzen taldeak antolatuta, helburua festa egitea da, eta herriari 'beste' plaza dantza eder batzuk ezagutzeko aukera ematea.

Aurreskua postako zigiluetan
Agintarien aurpegiez soilik ez dira postako zigiluak apaintzen. Bilduma eta gai ezberdinak izan ohi dira eta horietako bat herri dantzak dira. Correos-ek, bilduma horren baitan bi zigilu berri aurkeztu ditu berriki, bata Gaztelako "La rueda" izeneko dantzari eskainia, bestea berriz, Euskal Herriko aurreskuari eskainitakoa.
Guardiako dantzak Indarra dantza taldearen eskutik
Gasteizko Indarra dantza taldeak Guardiako hainbat dantza eskaini zituen 2009ko urtarrilaren 17an, Galdakaon, Ibilaldiaren ospakizunetan, eta Andra Mari dantzari taldeak gonbidatuta. Arku-dantza, kalejira, makil-dantza, jota eta txulalai ikus daitezke ondoko bideoetan.

Alurr Dantza Taldearen 'Sua' Villabonan
Alurr Dantza Taldeak ‘Sua’ ikuskizuna aurkeztuko du ekainaren 12an (ostirala), Villabonako (Gipuzkoa) Gurea zineman, gaueko 22:30ean.

T.danz topaketek bigarren saioa izanen dute udazkenean
Duela gutxi bururatu dira "T.danz udaberri" topaketak, Aiziritze, Maule, Hazparneko eta Donostiko taulagainetan. Balet Gazteak eta profesionalizatzen ari diren dantzari multxo batek topaketak eta klaseak izan ditu munduan zehar lan egiten duten koregrafia egile ospetsu batzuekin. Saioen harrera ona ikusita irailaren 27tik urriaren 4a arte Garazi aldean, "T.danz udazkena" deituko den bigarren zatia antolatu dute.

"Hormen arteko oihartzunak" proiekturako dantzari bila
Gorka Alda eta Mikel Aristegui-ren proiektua da "Hormen arteko oihartzunak". Zesta-punta jokoan oinarritutako musika eta dantza ikuskizuna izanen da eta heldu den abuztuaren 28an estreinatuko da Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, Donostiko Musika Hamabostaldiaren barnean. Bertan parte hartuko duten dantzarien bila ari dira.

Coda: baleta argazkitan
Endika Portillo Gasteizen finkatutako argazkilari bizkaitarra (Zallakoa) da. Arabako hiriburuko Arte eta Diseinu eskolako ikasle zela, Jose Uruñuela udal kontserbatorioko baleteko ikasleetan oinarritutako karrera amaierako proiektua egin zuen. Proiektu hori liburu bilakatu da orain, Portilloren argazki ikusgarriak tarteko. Coda.

Kabalkada Ipar Ameriketako Euskaldunen Elkartearen bilkuran
Heldu den uztailaren 24, 25 eta 26an burututuko da Renon Ipar Ameriketako Euskaldunen Elkartearen (NABO) 30. bilkura. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte bi egun horietarako, tartean, Kabalkada handi bat, hainbat euskal etxeetako dantzariek osatuko dutena. Bestetik, Argia dantzari taldearen eskutik Dantza Ganbara egingo da.
Dokumentuaren akzioak