Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2009 urteko BAD jaialdiaren aurkezpena egin dute

Dokumentuaren akzioak

2009 urteko BAD jaialdiaren aurkezpena egin dute

2009/10/23 13:14

BAD iragartzen duen kartel ikusgarria Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren nortasun ikur bilakatu da, baina ekimenaren hamaikagarren edizio honetan, programaren atal ere bihurtu da Mabi Revuelta bilbotar artistaren lanari esker. “A” hizkia osatuz bi eskeletorekin batera agertzen diren bi dantzariren irudi harrigarriak erakusketa bat, ballet bat, performance bat eta sormen prozesuari buruzko hitzaldi bat iragartzen ditu. Mabi Revuelta bilbotar artistaren lana da, surrealismoan inspiratutakoa eta poesia, dantza, musika edo Bauhaus Antzerki Tailerra bezalako elementu desberdinak batzen dituena.

Era askotako jarduerak

Honela, BADen XI. Edizioa iragartzen dituen kartelak era askotako jarduerak aurreratzen ditu, hala nola, Vanguardia Galerian (Mazarredo Zumarkalea 19), artistak balleta zuzentzeko erabili dituen material kontzeptualetako batzuk bilduz antolatu den erakusketa; urriaren 28an Arriaga Antzokian egingo den ballet honen estreinaldia eta ballet honetan oinarriturik egindako performancea, galeria berean urriaren 29an taularatuko dena. Mabi Revueltaren ikuskizun esperimental honetan, izaera eszenografikoa eta disziplina-anitzekoa da nagusi, eta dantza, antzerkia, poesia eta musika uztartzen ditu.

Erakusketaz eta performanceaz gain, Vanguardia Galerian proiektu honen sormen prozesuaren inguruko beste jarduera batzuk ere antolatuko dira BAD jaialdiak irauten duen bitartean. Adibidez, Mabi Revueltak emango duen hitzaldia. Erakusketa urriaren 26tik azaroaren 7ra bitartean egongo da ikusgai.

Jaialdia iragartzeko kartelaren argazkiari dagokionez, "ABECEDA" izenburu generikoa jarri zaio, 1926an Devetsil txekiar talde abangoardistako hiru artistek (Vitezslav Nezval poeta, Karel Teige diseinatzailea eta Milca Mayerova dantzari eta koreografoa) sinatutako elkarlanaren oroimenez. Nezvalek alfabetoaren hizkiei eskaini zizkien lauko errimako 25 bertso oinarritzat hartuz, Mayerovak dantza iraultzailea taxutu eta ABECEDA liburua argitaratzeaz arduratu zen. Teigek collage tipografiko baten antzera diseinatu zuen liburua, eta Poetismoa deritzonaren adibiderik onena omen da. Poetismoa Devetsil taldearen oinarrizko ideia da, baita arte modernoaren teoriari egin zioten ekarpen nagusia ere.

Erreferentzia historiko honetatik abiatuta landu du Mabi Revueltak bere azken proiektuak, era askotako osagai eta erreferentziak uztartuz: Pragako Antzerki Beltza, Bauhausen ballet esperimentala eta tradizio surrealista eta dadaista, besteak beste.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.