Dokumentuaren akzioak
Gernika lan berria Gernikan bertan aurkeztuko du Aukeran-ek
Sutargi, Izena duen guztia omen da eta Bideak-en ondotik laugarren ikuskizuna izango du Aukeran dantza konpainiak. "Gernika, mihise gaineko dantza" izena ikuskizun berriak eta Gernikako bonbardaketan eta Picassoren Gernika margolanean oinarritutako lana izango da.
Edu Muruamendiaraz-ek zuzendari lanak egin ditu erabat, dantzarik ez baitu egiten lan berrian. Eszena gidaritzan Garbi Losadak eta Jose Antonio Vitoriak parte hartu dute. Aukeran konpainiaren zuzendariaren esanetan aurreko hiru lanetan baino pisu gehiago du oraingoan dantza tradizionalak.
Dokumentuaren akzioak