Dokumentuaren akzioak
Dantza kodeak: dantza garaikidea aztergai EHUn
Dantza Kodeak izeneko ikastaro honen bidez, ikasleek koreografia sorkuntza garaikidearen teknikak, kontzeptuak eta erramintak ezagutu ahal izanen dituzte. Alderdi praktikoa jorratuko dute, gorputza sormenaren oniarri gisa lantzeko eta baita alderdi teorikoa ere, egungo produkzio koreografikoa aztertuko duena.
Ikastaroa urriaren 29an hasiko da eta bi klase izanen ditu astean, 3 ordukoa bakoitza:
-
Dantza eskolak: asteartetan 16:30etatik 19:30etara - Unibertsitateko areto nagusian.
-
Analisi eskolak: ostegunetan 16:30etatik 19:30etara - Areto nagusiko teoria gelan.
Ikastaroaren iraupena:
150 orduko ikastaroa izanen da, eta 10 kredituko balioa izanen du.
-
Eskoletako 120 ordu (azaroa eta apirila bitarteko 20 aste)
-
Proiektu baten sorkuntza gidatua - 30 ordu (maiatzeko 5 aste)
-
Prozesuen aurkezpena (2010eko maiatzaren bukaeran)
Irakasleak:
Dantza eskolak:
-
Idoia Zabaleta: Coreografoa. Amsterdam, Bartzelona, Florentzia eta New York-en egin ditu bere ikasketak. "Moare Danza"ko zuzendaria eta "Azala" espazioaren zuzendaria ere.
-
Igor de Quadra: Artista independentea. "Theatre de l'Ange Fou" antzerki taldeko kide ohia eta "Ecole de Mime Corporel Dramathique" eskolako irakasle ohia.
Analisi eskolak:
-
Isabel de Naverán:"Artea, ikerketa eta sorkuntza eszenikoak"-en fundatzaileetakoa. Arte eszenikoen artxibo birtualaren sortzailea.
-
Izena emateko hemen (120€)
Dokumentuaren akzioak