Dokumentuaren akzioak
Albisteak
II. Mutxiko Eguna Errenterian ekainaren 13an
Beti Prest Dantza Taldea Elkarteak antolatuta "II MUXIKO EGUNA" ospatuko da Errenterian. Ekainak 13 igandea, eta egun horretarako egitaraua hau da:
Godaleta eta surfa: modernist basque surfing
Artistaren begiradak badu gaitasuna bi jarduera guztiz desberdin elkarren ondoan jarri, eta ikuspegi berriak sortzeko. Iker Treviño eta Xabier Zirikiain sortzaileek bideo-sormen lan bat aurkeztuko dute bihar, ekainak 11an: Modernist basque surfin. Godalet-dantza eta surfa elkartzen dituen lan originala. Hona aurrerapena:
Larraineko maskarada Iruñean izan zen
Joan den maiatzaren 22an Larraineko maskarada Iruñean izan zen. Ongi dakizuen bezala, hitzordu historikoa izan da nafarrontzat, oraino etorri gabea baitzen Xiberoa gurera. Egun polita izan zen, goizean barrikadak izan genituen Iruña Taldea, Muthiko Alaiak eta Ortzadarren harrerekin, eta Larrainekoen erantzunarekin. Giro hobezina sortu zen kantuan eta dantzan, jendealdi ederra bildu baitzen 11:00etan hasita bazkalordura bitarte.
Flandes-eko dantzak Dantz'Hadi jaialdiaren 13. ekinaldian
Ahetzen ospatuko da Dantz'Hadi jaialdia datorren uztailaren 9an. Flandes-eko Shillelagh taldea izango da bertan eta beren inguruko zein beste eskualdetako dantzak ikasi eta dantzatzeko aukera izango da.
(Sok)2 ekainaren 12an eskainiko da Errenterian
Maiatzean, Musikaste programaren barruan Errenterian eskaintzekoa zen Kukai eta Elirale-ren (Sok)2-ren emanaldia bertan behera geratu zen bi dantzariren lesioaren ondorioz. Ekainaren 12an, 20:00etan eskainiko da (Sok)2 Errenteriako Kultur gunean.
India, Mazedonia eta Ukrainia Gauargi 2010 jaialdian
India, Mazedonia, Ukraina eta Frantziako dantza taldeek parte hartuko dute Ezpeletako Ezpala dantza taldearekin batera 2010eko Gauargi jaialdian. Gaztetxoen nazioarteko 14. folklore jaialdia uztailaren 16 eta 19a bitartan ospatuko da.
Dantza garaikide tailerra Andrea Anhaiarekin
Dantza garaikideko tekniketan eta dantza klasikoko ikasketetan oinarrituta, mugimenduaren ulerpena eta espazioan gauzatzea bilatzen da workshop honekin. Hamalauzanko elkarteak antolatuta, Donostian Dantzagunean (Arteleku) eta Bilbon Muelle 3n egin ahal izango da Andrea Anhaiak eskainiko duen tailer hau.
Sorkuntzarako akzidenteak
La Fundicion-ek, Baliabide Zentro moduan eta ikerketari, sorkuntzari eta ekoizpenei dagokienez, “Sorkuntzarako akzidenteak" proposatzen ditu. Sorkuntza eszenikorako proba-banku bat da. Akzidente artistikoen “laborategi” bat, non jarraitu beharreko ildoak parte-hartzaileen eta dakartzaten materialen araberakoaK izango diren, zeintzuek ondoko elementuekin jokatuko duten:
Aiko taldeak Urraska aurkeztu du, jauzien inguruko lana
‘Urraska. Dantza jauziak Sagasetaren bidetik’ lan honek, balio etnografikoa eta izaera didaktikoa uztartzen ditu, Euskal Herriko ohiko dantzaren garrantzi kulturala azaleratzen duelako eta bere ikasketa errazten duelako. Edizio hau Nevadako Eusko Ikasketen zentroaren kolaborazioarekin argitaratu da. Aiko taldearen lan berri hau larunbat honetan, ekainaren 12an aurkeztuko da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian "Dantzazale Eguna 2010" ospakizunean.
Mugarik gabeko dantzak
"Danzas sin fronteras" jaialdia abuztuaren 16tik22ra ospatuko da aurten, eta kokapen berria izango du: Toledon izango da jaialdia, El Pielago kampamenduan. Ohi bezala, munduko bazter desberdinetako erro tradizionaleko dantzak landu eta dantzatzeko aukera izango da.
Dokumentuaren akzioak


