Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza erakustaldiak Elkon, AEBtan

Dokumentuaren akzioak

Dantza erakustaldiak Elkon, AEBtan

2010/07/02 13:26

Jaia gaur hasiko bada ere, bihar, larunbata, eta igandean izango dira Elkoko Euzkaldunak Club elkarteak antolatutako jaialdiaren ekitaldi nagusiak. Lasterketak, pilota partidak, pinikak, eta kirol erakustaldiak izango dira jaialdian, eta nola ez, dantza ekitaldiak. Larunbat gauean Amuma says no taldearekin dantzaldia izango da. Dantza taldeen ekitaldiari buruz, Elko bertako dantzariez gain, Boiseko Oinkari dantza taldearen parte hartzea iragarrita dago besteak beste.

 

Elkoko Euskal Jaialdi Nazionalaren 47. edizioa

Ostirala, uztailaren 2an

06:00pm-etan: Jaien hasiera Western Folklife Center-aren aurrean

Larunbata, uztailaren 3an

07:00 a.m. - 5k Lasterketa
09:00 a.m. - Pilota partidak
11:00 a.m. - Kabalkada edo desfilea
01:00 p.m. - Dantza eta kirol erakustaldiak Fairgrounds-etan (sarrera $5, 12 urtez azpikoak libre)
09:00 p.m. - Dantzaldia Fairgrounds-etan - "Amuma says no" euskal amerikar bandarekin (sarrera $10)

Igandea, uztailaren 4ean (Elkoko Udal Parkean)

11:00 a.m. - Meza aire librean
12:00 p.m. - Piknika (bazkaria 12 dolar helduak, 6 dolar 12 urtez behetikoak)
01:00 p.m. - Dantza eta kirol erakustaldiak, stand-ak, ogi enkantea, eta abar.

Iturria: Euskalkultura.com

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.