Dokumentuaren akzioak
Dantza ekoizpenen inguruko datu estatistikoak bildu ditu Kulturaren Behatokiak
Guztira 68 agenteko zentsoa izan da oinarria, horietatik 50 antzerki konpainia izan dira eta 18 dantzakoak. Kontuan hartu 2007ko datuak direla. Dantza jarduera profesionalki garatzen dutenak bakarrik aintzat hartu ditu txostenak. Sorkuntza eszenikoa jarduera profesionaltzat dutenak eta eta bizi-modua hortik ateratzen dutenak dira azterketan jasotakoak.
Hona txostenaren ondorioetako batzuk dantzari dagokionez:
- Dantza alorreko 18 konpainia horietatik, 2 Arabakoak dira, 7 Bizkaikoak eta 9 Gipuzkoakoak
- Dantza konpainia gehienak (% 61,1) azken urteotan (2002-2007 bitartean) sortu dira.
Jarduera ekonomikoa
- Dantza konpainia guztiek batera 1.313.985 euroko diru-sarerrak izan zituzten 2007an. Antzerki konpainiek 11.493.863 euroko sarrerak izan zituzten.
- Diru iturriak: Emanaldiak (%61), diru-laguntzak (%33) eta babesleen ekarpenak (%5).
- Zertan gastatzen da dirua? %44 jarduerak, %24 konpainiako langileak, %22 beste langileak, %8 bestelako gastuak.
Enplegua
- Antzerkia eta dantzaren artean 180 lanpostu zuzen izan ziren 2007an, baina horietatik 18 dira bakarrik dantza alorrekoak. Baina ez dira 18 langile, lanordu murriztuekin aritzen diren guztien artean osatzen dituzte 18 langileri dagokien lana.
- Dantza alorreko lanpostuen % 57 aldi batekoak dira.
Jarduera
- 2007an guztira 81 ikuskizun ekoiztu ziren, horietatik 54 antzerki alorrekoak eta 27 dantzakoak.
- Dantza ikuskizun gehinen ekoizpen aurrekontua 3.000 eurotik beherekoa izan da
- %37an 3 interprete baino gutxiago, eta %40ak 3 eta 5 interprete bitartean erabili dituzte.
Emanaldiak
- Antzerki taldeek ekoiztutako 171 antzerki lanak 5.002 aldiz eman dira: 29 aldiz bakoitza media.
- Dantza konpainiak ekoiztutako 44 dantza ikuskizunak 368 aldiz eman dira: 8 aldiz bakoitza media.
- Dantza ikuskizunen %60ak 3.000 eurotik beherekoa katxea du, eta gainontzekoek 6.000 eurotik beherakoa.
Dokumentuaren akzioak