Gradu mailako dantza ikasketak arautzen dituen dekretua

2010/07/01
Gradu mailako dantza ikasketak arautzen dituen dekretua

Hiru zutabe nagusitan osatzen da gradu mailako dantza formakuntzaren ibilbidea: ezagutza kontzeptualak, gaitasun teknikoen garapena eta oinarri estetiko eta kulturaren ulermena. Bi  espezialitate eskaintzen ditu aukeran: 

  • Dantzaren pedagogia 
  • Koreografia eta interpretazioa

Lau ikasturtetan antolatuko dira ikasketa. Ikaskurte bakoitzak 60 kreditu izango ditu, eta beraz, guztira 240 kredituko ibilbidea izango du graduak. Kreditu banaketa honelakoa izango da:

a) Oinarrizko formakuntzak 12 kreditu izango ditu. 

b) Formakuntza espezializatuak 104 kreditu izango ditu. 

d) Praktikek 10 kreditu izango dituzte. 

e) Gradu bukaerako lanak gutxienez 6 kreditu izango ditu. 

Dekretu honen arabera antolatuko dira besteak beste aste honen hasieran aurkeztu den Eszenika zentroan eskainiko diren dantza ikasketak.

Ikusi hemen dekretua osorik: